Danonartin Elkartik “Janari bilketi: Ikasle bat=Esne bat” kanpaini ipiniko dau martxan Ondarroako ikastetxitan ekainan 12tik 16re

Danonartin Elkartik “Janari bilketi: Ikasle bat=Esne bat” kanpaini ipiniko dau martxan Ondarroako ikastetxitan ekainan 12tik 16re

Ondarruko Gazte Asanbladatik jakinarazi dosku, zapatun Gasteizen eingo dan manifestaziñoirako autobuse ata dabela.
Busak zapatun, 15:30 etan urtengo dau ZALDUPETIK eta bertan juteko zerrendak ipini dabe KULIXKAN eta ANAITAN eguenearte. Aste barrun kanpun bazabiz edo ezin baza apunta ogaondarru@gmail.com helbide elektronikure mezu bixaldu zeinke.
(Autobuseako plazak mugatute egongo eidi, arin ibili!)
GUK ARGI DAKAU! ERREKALEOR BIZIRIK!

Aste bi barru, Ekainan 10in arratsaldeko 17:30etan Gure esku dagok ekitaldi nazionala dauke Bilbon, herriz herri erabakitxeko eskubidin ingurun lortu douen adostasunak eta borondatik plazaratzeko.
Jentiaz eta globukin galdera ikur erraldoi bat nahi de irudikatu Bilbo erdixan (Euskadi eta Eliptika plazan bitxartin). Bertan aurkeztuko da Herritxarron ITUNA.
Parte hartzeko eta gastuai aurre etxeko “konpromiso txartela” erosi birde: 2€ (globuk be banatuko diz).
Honetako Ondarrun autobusak atati pentsa da, “konpromiso txartelaz” batea. autobusin bazuz 10€ izango da (txartela+autobuse) eta 10 urte baino gitxia dakarren umik ezdabe autobusik ordaindu biko.
Eguenin eta baixakun arratsaldeko 18:30etatik 20:00ak arte gure kantxopeko dendan eongo gaz txartelak saltzen eta zapato eguerdixan alamedan.
(Datorren astin be eongo gaz)
Gune libre, autogestionau eta herriko gaztin behar izanak beteko ban lokal baten hutsuni sentiute hasi zan gaztetxin aldeko mugimendu 1986 ingurun Ondarrun. Lehenengo Alfa eraikene okupa ben eta udalak gaztetxin inguruko kezki euala ikusitxe eta asanbladiaz negozixata, akordixo batea aia eta Zaldunbiden euan arrain fabrika zaharra lagatzen gaztiai.
Zaldunbideko gaztetxik histoixa luze eta sakona dauke, bertan herriko hainbat talde zein eragile sortu eta batzen zin…, Radixu irratixan lelengoko emisiñoik be bertatik ixan zin eta pillo bat ekimen, kontzerto, drogin kontrako kanpañak, soldaduzkin kontrako kanpañak, txango, bilera, jai , asanblea eta borroka erun zin aurrea nahiz eta gero barianti etxeko gaztetxi bota ein bir ixan ben.

Baine hor ez zan amatxu gaztetxin ibilbidi, 2003an irai zan Gaztetxe barrixe Astillerun. Astilleruko lokal barrixin be hainbat ekimen eta burruka erun diz aurrea! Eta hau dana atzo zalakun 13 urte Zaldunbiden eta 14 Astillerun! Espero dou beste urte askotako ixati!!

Aurtengo urteurrenin ezta eon aspertzeko astirik! Astero zeoze! Antzerkixak, hitzaldixe, poesixa emanaldixe, mahai inguru, hiru-lau kontzerto… eta dana ganoraz amaitzeko egun osuko jaxe: poteu, bazkaxe, jokuk eta kontzertuk.
Ondiokan Gazte asanbladik baloraziñoi orokorrik ez ein arren bertako kidik oso pozik ikusten zin herrixak emondako erantzunaz. Esan birde ixe ekimen guztixetan eon dala parte hartze nabarmena, batez be kontzertutan. Gaztetxi herriko gaztin leko erreferenti bihurtzi dela helburu eta gaztetxin eileikezen ero nahi dizen gauza guztik etxea, antolatzea ero borrokatzea animaten dabe herriko gaztik! GORA ONDARRUKO GAZTIK!!!
Urteurreneko ekimenan argazkixak:
Egun guztiko jaiko argazkixak…
BIXIKAN elkartik antolatutao hitzaldixe ixango da eguaztenin Maxatzan 24an.
“Ongun gurasuntzako ikastaro proposamenaz gatoz. 11 bidar euki douzen billurrak errezaua eruten laguntzeko asmuaz, RCP zelan ein eta atragantamiento kasutan zelan jokatu azaldukosku taldekidi douen LEIRE EGIGUREN medikuk. Anima!!! Interesanti ixango da seguro!!!
*Gogoratu plazak mugatute dazela ta ixena emoteko azkanengoko egune Maxatzan 19xe dala ta hona idatzi bizuela: bixikan@gmail.com helbide elektonikun.



Hauxe bixalduzku TXIRRIMORRASKIkuk:
Hasi ga preparaten murala astebururako. Jakingo dozuen morun ongo asteburun, Maxatzak 20 eta 21in murala guz pintxatea. Zapatun 11:00etan behiko lokalin batuko gaz. Akorda erropa zaharrak eta bazkaxe ekarti. Anima eta etorri!

ZALDUPEko zubi azpixan dan paeta pintxako dabe eta bozetu etxen atrapa douz bertan.



EHBildu prozesu eratzailli eitten da, eta horreaz lotute; ongo eguenin Ondarrun be aukeri eukiko dou herrittarron neurrire einddako EHBildun ingurun berba eitteko Iker Casanovaz.

Etorri zeure iritzixe emotea, bestine entzutea, eztabaidatzea, herrittarron neurrirako EHBildu, herrittarrok ein bihir dou-eta!

EHBildun inguruko informaziñoi gehixa:
Gaur hasi eta hillan 21in amatxuko dan I. Zientzia astin egitarau de behian ikusiko dozuena (hitzaldixak, monologuk, laborategiko praktikak, irratsaiuk, lehiaketi, bertso topaketi…) ekintzaz bete beteta datorren asti.
