GAZTETXEKO 27. URTEURRENA ondo ospatute geatu de hile osun!!!

Gune libre, autogestionau eta herriko gaztin behar izanak beteko ban lokal baten hutsuni sentiute hasi zan gaztetxin aldeko mugimendu 1986 ingurun Ondarrun. Lehenengo Alfa eraikene okupa ben eta udalak gaztetxin inguruko kezki euala ikusitxe eta asanbladiaz negozixata, akordixo batea aia eta Zaldunbiden euan arrain fabrika zaharra lagatzen gaztiai.

Zaldunbideko gaztetxik histoixa luze eta sakona dauke, bertan herriko hainbat talde zein  eragile sortu eta batzen zin…, Radixu irratixan lelengoko emisiñoik be bertatik ixan zin eta pillo bat ekimen, kontzerto, drogin kontrako kanpañak, soldaduzkin kontrako kanpañak, txango, bilera,  jai , asanblea eta borroka erun zin aurrea nahiz eta gero barianti etxeko gaztetxi bota ein bir ixan ben.

10922723_1659489774281247_5912814870758988118_n

Baine hor ez zan amatxu gaztetxin ibilbidi, 2003an irai zan Gaztetxe barrixe Astillerun. Astilleruko lokal barrixin be hainbat ekimen eta burruka erun diz aurrea! Eta hau dana atzo zalakun 13 urte Zaldunbiden eta 14 Astillerun! Espero dou beste urte askotako ixati!!

1. GAZTE EGUNE.jpg

Aurtengo urteurrenin ezta eon aspertzeko astirik! Astero zeoze! Antzerkixak, hitzaldixe, poesixa emanaldixe, mahai inguru, hiru-lau kontzerto… eta dana ganoraz amaitzeko egun osuko jaxe: poteu, bazkaxe, jokuk eta kontzertuk.

Ondiokan Gazte asanbladik baloraziñoi orokorrik ez ein arren bertako kidik oso pozik ikusten zin herrixak emondako erantzunaz. Esan birde ixe ekimen guztixetan eon dala parte hartze nabarmena, batez be kontzertutan. Gaztetxi herriko gaztin leko erreferenti bihurtzi dela helburu eta gaztetxin eileikezen ero nahi dizen gauza guztik etxea, antolatzea ero borrokatzea animaten dabe herriko gaztik! GORA ONDARRUKO GAZTIK!!!

Urteurreneko ekimenan argazkixak:

Egun guztiko jaiko argazkixak…

 

Eta hamen lagaten dotsuau belaunaldi ezberdiñan mahai ingururako Kirmen Uribek einddako idatzixe. Merezi dau irakurtik!   (KLIKATU HAMENTXE IRAKURTEKO)

Iruzkin bat utzi

Gaztik, Herri mugimenduk, Memoria historikoa atalean

Erantzunak itxita daude.