Apirilak 20 eta 21 ikastaru Etxelilan: GATAZKI, BOTERI, BAKI eta POLITIKI ikuspuntu Feministatik

1

*Derrigorrezku de aurretik ixena emoti.

Irakasli: Jule Goikoetxea (EHUko Zientzia Politikoetako irakasli, Gobernantza eta Ikasketa Politikuk Masterreko zuzendaixe eta University of Cambridge Journal of Politics-eko editore elkartu)  Egutegixe: Apirilak 20 eta 21

Ordutegixe: Apirilak 20, baixaku: 17:00etatik 21:00eta; Apirilak 21, zapatu: 10:00etatik 14:00eta.

Ikastaru: Zelan ulertzen da gatazki eta baki gure gizartin? Zer da normalizaziñoi? Zeatxik dauke emakumik boterearekiko ikuspuntu negatibu? Ikastaro honetan, zibilizazio kristauk eta hortik jaxotako ideologixi (eta alderdi) nagusixak boterearekiko eta gatazkarekiko dauken fobixi azalduko dou. Ikuspuntu feminista batetik boteri, gatazki eta baki birpentsatzeko beharra proposatuko da. Politikin dimentsiñoi gatazkatsu aztertuko dou beraz, eta zeatxik gatazkak aldaketa politiku posible egiten daben.

Antolatzaili: Berdintasun Saila – Etxelila

 

 

 

KATALUNIAZ BAT! ELKARRETARATZI gaur (Martxoak 25, domeki) 13:00etan alamedan!

Atzo jakin gendun Españiko justizixa faxistik kataluñan euran lan politiku ein eta herritxarran berbi betetea bidin hartutako erabakixak atxik beste 5 conseller sartu zitxuezela kartzelan!

Hau salatu eta katalanai euran albun gazela eta beti egongoazela erakusteko, gaur (martxoak 25) 13:00etan ELKARRETARATZI egongo da Alamedan! Ekarri ikurriñe eta esteladi!

Ikastaru ETXELILAn Apirila 12 txik Maiatzak 31ea: Jende aurrin berba etxeko trebezixe landuz

1

Irakasli: Idoia Eizmendi Aldasoro (Berdintasunerako teknikarixe, kazetarixe  eta Noka talde feministako kidi) Egutegixe: Apirilan 12txik maiatzan 31ea, eguenero. Ordutegixe: 18:00etatik 20:30eta. Leku: Etxelila *Ezinbesteku de aldez aurretik ixena emoti.

Ikastaruaz: Ikastarun helburu de entzuliai era ezberdinen aurrin berba etxeko trebetasune eta ziurtasune lortzi. Horretako, dakauen beldurrak identifikatu eta aztertu eta horrei aurre etxeko teknikak praktikan jarriko dou, beti be, generuk komunikaziñoi prozesun dauken eragine kontun hartuz. Metodologixe parte hartzaili ixango da, teorixi eta praktiki uztartuz.

 *OHARRA: Martxoan 26tik apirilan 9re Etxelila itxite egongo da. Tarte horretan, ixen-emotik Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) egin ahalko diz, goxetan.

 Antolatzaili: Berdintasun Saila – Etxelila

 

 

Martxoak 22 (eguena) 2018ko KAMIÑAZPIko jaxak antolatzeko batzarra PIXAPE elkartin

KAMIÑAZPItxik barri hau zabaltzeko eskatuzku:

Kaixo danoi osteabe, bixar, Martxoak 22 (eguena) arratsaldeko 19:00tan eta Pixape elkartin (Zamora tabernako eraikiñin, erreka partin) billera barri bat eukikou KAMIÑAZPIko jaxak 2018kuk antolatzeko. Jaxak ekainak 1 eta 2 xin ixango diz. Nahi zatxuau anima parte hartzea antolakuntzan, laguntzeko prest dazen guztik ongi etorrixak ixango diz.

Bat eta bi KAMIÑAZPIk irabazi hiru eta lau…..

bazkaltzen