Saturrango dunak garbitxu dotxuez herritxarrak!

Atzo 30 bat lagun batu zin SATURRANgo hondartzi eta hondarra babesteko dazen dunetan batutako zikinkexa eta zamarrak jasoteko. Deialdixe EGUZKI talde ekologistik ein ban eta hainbat boluntaxok einben bat deialdi horreaz!

Zamar asko jaso arren eta dunak garbi gelditxu arren geure arduri de ingurumena eta gune naturalak zaintzi! Esaerik diñon modun: “Garbixena ezta gexen garbitzen dabena, gitxien zikintzen dabena baino!”

OPORRAK BAKEAN programan parte hartzeko AZKANENGOKO EGUNAK! ONDARRUN FAMILIXAK BIHIR DIZ!

Yaalah elkartik hauxe mezu bixaldu dau mezu garrantsisu latxeik:

⚠️❗APIRILAN 15arte LUZATU DE PROGRAMAN IXENA EMOTEKO EPI!

Aurtengo helburu, Euskal Herrixan 150 familixa barri lortzi zan, zoritxarrez 55 daz prest bakarrik. Hori dala ta programan parte hartzeko epi egun batzuk luzatu de!

Edoze galdera edo zalantzan aurrin jarri geuaz kontaktun!

ONDIO SASOIZ ZABIZ UME SAHARAR BATEN ETA ZEURE UDI ALDATZEKO!🇪🇭️🇪🇭

oporrak bakean 2018.JPG️

HAMEN AURRETIK HARRERA FAMILIXAK IXAN ETA DIZENAN TESTIGANTZAK ETA BIXIPENAK BATZEN DOTXUN BIDEU:

Apirilak 14 (zapatu) SATURRANgo Dunak garbitzea guz, bazatoz?

Datorren zapatun (apirilak 14), Saturrarango dunak garbitzea guz auzolanin. Arratsaldeko 17:00etan batuko gaz Saturrarango egurrezko zubxian. Gero, dunetan dazen hondakinak jasoko douz. Beharrezko mateixalak Eguzki talde ekologistik erungo dau (eskularruk, boltsak…).
Etorri nahi dabenak ez dauke ixe ekarri beharrik, laguntzeko gogu bakarrik.
Jasotzen douen hondakinak birziklatzea bidaliko dou.
Gure hondartzak eta itsosu garbi eduki nahi douelako, animatu eta etorri!

Apirilak 14 dunak garbitzea SATURRANEA