Zubi-Zahar herri ikastolako ikaslik PISAi planto!!

img_20180427_231402775319174.jpg

Idatzi hau jaso dou Zubi-Zahar herri ikastolako DBH 4ko ikaslik bixaldute:

Aurten PISAko azterketi eitti toka gazku. Horren aurrin, ikasliok PLANTO etxi erabaki dou IKASLEOK ZORROTZ dinamikiai jarratxuz. Horretako Maiatzak 2 (eguaztena) goxeko 10:00tik 10:30ta Zubi Zahar herri ikastolan eingo dan konzentraziñoire hurreatzeko deialdire deitzen dou. ZEATXIK PLANTO?

* Elite politiko eta ekonomikun mesedetarako azterketak dizelako

*Azterketa honek ikaslionarteko lehia sustatzen dabelako

*EZ gazelako zenbakixak eta EZ douelako azterketa batzun bueltan ebaluatuk ixan nahi.

LOMCE, HEZIBERRI eta orokorrin hezkuntza erreforma imposatun kontrako kontzientzixi eta praktiki zabaltzi eta Hezkuntza sistema propixo eta burujabe baten aldeko aldarrixe zabaltzi de IKASLEOK ZORROTZ dinamikin helburu.

Ekaineko gizakatin ingurun BIDEO GRABAKETI Ondarrun! Zapatun (ap28) goxeko 10etan kalatraban!

Ondarruko Gure Esku Dagok Ekainak 10in eingo dan gizakatin ingurun bideo bat nahi dau graba. Horretako herritxarron parte hartzi eskatu dabe!

Grabaketan ez da ixe esan biharrik edo ein biharrik, bakarrik leku konkreto batzutan jenti egoti de (kalatraban, zubi zaharrin, plaza musikan…)

Jenti batzeko kedadi: ZAPATUN (apirilak 28) goxeko 10etan KALATRABAKO ZUBIXAN!

Animaaa!

BIDEOGRABAKETA2.jpg

Maiatzak 6 (domeki) Mendi martxa irisgarrixe URKIOLAMENDIre

Maxatzan 6xan, domeki, KARENKA taldekuk mendi irteera irisgarrixe antolatu dabe Urkiolamendire, Aurrera Mendi taldin eta Ondarruko udalan laguntziaz. Irteeri goxeko 09:00 tan ixango da Zaldupeko zubitxik, eta autobusak debalde ixango diz. Zemat jente dun jakitxeko, mesedez eskatzen dabe aurretixaz ixenak emoti. Apuntateko zerrendak Amarratzan, Anaitan eta Kabian tabernetan eongo diz, eta ixena emoteko azkanengoko egune Maiatzak 1a ixango da. Bakotxak beran kantinplori eruti daukela, bañe menditxik bajatakun, pintxu eta edarixe antolakuntzin konture ixango da. Zemat eta lagun gexa jun ekintzi politxaua ixango da. Anima danok!!

Antolatzalli: Ondarruko KARENKA guraso elkarti.

mendi martxi

Bada Garaia PRESOAK KALERA!! gaurko Bilboko manifin irudixak

Gaur arratsaldin Bilbon eon gaz Bada Garaia PRESOAK KALERA!! manifan. Asko ixan gaz Ondarrutik jun gazen herritxarrak eta hamen bertan ata douzen irudi batzuk. Mezu argi bat zabaldu de bertan, Preso eta iheslaxak dazen bitxartin hamen ez da bakeik. Indarrin dan espetxe politikiaz amatxu ein birde. Premiñazku de dipertsiñoiaz amaitzi.

3

7

8

6

10

1

Herrixan be gai bardiñaz sentsibilizaziñoi kanpañi hasi de. Hamen KALANDIXAN ein dan muralan irudixe

12

14

ta gu BILBOtik bueltan gatozen bitxartin, estatu espainiko eta frantziko biditan dabizen presun senidik bixaldu doskuzen argazkixak diz azpikuk (MIRENTXINgo furgonak)

MIRENTXIN go furgonak bidin

MIRENTXIN go furgonak bidin.jpg2

ANDRABANDA FEMINISTAn ikastaru Etxelilan

andrabanda

 Egutegixe: Maiatzak 5, 12, 27 eta ekainak 9, 23 Ordutegixe: 11:00-14:00  Leku: Etxelila

Ikastaruaz: Ondarroako Andrabanda Feminista, 2011 urteko udabarrixan, Jabekuntza Eskolain barrun antolatutako ikastaro baten ondorena da. Sortze momentutik ixe zazpi urte pasa dizen honetan, taldi indartu asmoz, ikastaro hau zabaltzen da taldea batu nahi daben orori aukera luzatzeko. Andrabandaren xedi hurrengu de: perkusiñoi eta abestixak medio, aldarrikapen feministak kaleratu eta emakuminganako indarkeixa matxistin aurkako borrokiai ekarpena egiti.

 Antolatzaili: Andrabanda

LASTERBIDEANeko biharreko taldin batzarra! Apirilak 20 (baixaku) 18:30etan kofrai zaharrin.

Hauxe mezuau bixaldu dabe lasterbidean nazio elkartasun lasterketako antolatzailik. Deixe etxetze esko bat botateko prest dan edlzein herritxarrei batzar horretan parte hartzea, behian dakazue dazen arduran zerrendi batzarrea idea bateaz juteko:

Aupa herrikide.

Lasterbidean euskal presun aldeko elkartasun lasterketako hilebete 2 pasau geatzen di, horretxeatxik, antolakuntzako lantaldin ixenin, datorren baixakun Apirilak 20 18:30xetan lantaldin ingurun eingo douen batzarrea gonbidatzen zatxuau.

Bertako aztergai nagusixak honetxek ixango di:

1) Ibilbidin lantaldi: Ekainak 17an karrerak amatxu arte.

– Ibilbide luze zein motzin bidegurutzitan biharrezkuk dizen boluntaxuk lotu. (40-50 pertsona)

– Abituallamientutak prestatu eta matexala lortu.

– 4-5 bizikleta eta motor 1 lotu.

2) Dortsalak eta Kontsigni: Ekainak 17an karrerak baino ordubete arinauatik karrerak amatxu arte. 25-30 pertsona

– Boltsan zer jungo dan erabiki (patrozinatzailikin zehaztu). Zapato goxin 15 pertsona preparateko.

– Ordenadora + inpresori. 4 silla eta 8 mahai.

– Txipak kentzeko 10 pertsona.

3) Segurtasune: Lasterketak hasi baino ordu erdi arinaua arte. 10-15 pertsona.

– Lantaldi osatzen hasi:

– Aparkalekun kudeaketi.

– Seinalizazinoik.

– Baimenak (egoeri azaldu).

4) Bazkaxe: 60 pertsona danea.

– Domeka goxin 20 pertsona montajeako.

– Bazkaiko lantaldik banatu: (

  • Montaji
  • Sarreri
  • Sukaldi
  • Zerbitzatu
  • Jaso

– Matexala lortu.

– Montajeko krokise + kontenedorak.

5) Egitaratu (lotute)

6) Sari banaketi:

– Senidik lotu.

– Inguruko zeozeinen sariren bat?

7) Patrozinatzailik eta komunikazinoi:

– Eskualdeko enpresa edo komertzixukin harremana: diru laguntzi edo “en especie”.

– Sare sozialetan zabaldu + pegadak eskualdin eta Euskal Herriko kirol ekitaldi desberdinetan.

Maria Luisa Aizpurua Epelde junde gure artetik. Agur amama!!

7

Nahiz eta Maria Luisa jatorriz Azkoitiarra zan, Ondarruaz maitemindute geatu zan segixan. 21 urteaz Veganin biarrin hasi zan, gixona ezautu eta 5 kimu eder landatu zitxun. Herriko sasoi hartako girun murgildu eta ekintza askotan partaidi ixan da. Kultur arlun, hezkuntza mugimendun, politika mundun, Presun aldeko ekintzetan….Azpixan ikusiko dozuen argazkixak, beran ibilbidin tzir atatakuk diz: Bilbon manifa batekuk, irrintzixak botaten, Aranzadikukin Elgoibarren, Gorozikako egunin, Erdi aruko jaixin, Txokun, Herri urrats baten, Zubi-Zahar ikastolako txoznan biarrin… Maria Luisan biar guztin fruituk jasoko douz guk. Laister arte Amama!!!

4

1

5

3

2

9

8

6

a

aa