Martxoak 24 (zapatu) ARROSA sareko irratixan topaketak Ondarrun

Urtero latxeik, Arrosa Sareko Irratixan topaketak antolatu dabe eta aurtengu V. ediziñoi ixango da Martxoan 24an, zapatu, Ondarrun ospatuko dabena.

ARROSA V. TOPAKETAK kartela 2018-03-24

Honaku ixango da Topaketa honen egitarau:

10:30 / 10:50 Ongi etorria musika plazan

11:00 / 11:45 Tailerrak

-Radixu Irratian: Software librearen erabilera irratian

-Barnategian: Ahozkotasuna irratian

11:45 / 12:30 Tailerrak

-Radixu Irratian: RadioCloud automatizazio-softwarearen aurkezpena

-Barnategian: Nola egin eskaleta bat?

13:00 Mahain ingurua Barnetegian:

“Herri hedabideen funtzioa gatazkan bizi diren herrialdeetan”

15:00 Bazkaria Gaztetxean (10 €)

(izena emateko azken eguna Martxoak 21)

17:00 Kuña txapelketa Gaztetxean

17:30 Karaokea Gaztetxean

19:00 Kontzertuak Portuko ranpan 5 €tan

ANITA PARKER eta NOGEN

Radixuko Kontziertuk ANITA PARKER

Topaketetan parte hartzeko idatzi mezu bat arrosakoordinazioa@gmail.com helbidea

Martxoak 21 eta 22, Dokumental/Film proiekziñoik Etxelilan ZINEGOAK 2018

1

Aurkezpenaz: Zinegoak, Bilboko gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikun Jaialdixe, 2004. urtin jaxo zan Hegoak elkartin eskutik, kulturi, zinema eta arte eszenikun bidez sentsibilizaziñoi bultatzeko asmoz.

Zinegoakeko kultur-programaziñoi kalitatezko zinema eta arte eszenikutan oinarritute da. Halaber, bere jarduera guztik loturi dauke honako ezaugarri guztixakin: arrazoi afektibo sexualengatik bazterkeria eragozti, nazioartin gertatzen dizen giza eskubide guztin urraketi eta eredu familiar barrixan ikusgarritasune bultzatzi.

Ondarrun aurtengo Zinegoak ediziñoiko laburmetraiak ikusteko aukeri dakazue.

Egutegixe: Martxoak 21 eta 22 Ordutegixe: 19:00 Leku: Etxelila

Antolatzaili: Kultura saila

 

 

4 Euskal Herritxar atxilotu dabe! Gaur(m-20), 19:30etan MOBILIZAZIÑOI Lekatxon!

Hauxe mezu aia gazku gaur egon dizen atxiloketan ingurun, kotxe kedadi eta mobilizaziñoire juteko deixe etxen:

Gaur guardia zibilak 4 euskal herritxar atxilotu dotsuz: Ohiana Garmendia, Antton Lopez, Miren Zabaleta eta Olatz Dañobeitia lekatxarra.

Batzuk baki eitxen dabizen bitxartin beste batzuk gerran jarraitzen dabe.

 📆 Gaur, martitzena (m20)
🕰19:30ean Mobilizazinoi lekitxoko eskolapetik.
Berta kotxitan juteko 18:30 zaldupeko zubixan.
Ahal dabenak kotxik ekarri.

Bakin eta askatasunan alde EZ GAITXUZUE GELDITXUKO! ✊

Danok Lekatxoa!

WhatsApp Image 2018-03-20 at 11.45.34EZ GAITUZUE GELDITUKO

Martxoak 20 (martitzena) Emakume palestinar eta euskaldunan topaketak Etxelilan

martxoak 20 emakume palestinarrak eta euskaldunak

Hizlarixak: Maysoun Qawasmik (Hebrongo Woman’s Active Societyko kidea) eta Nerea Uriarte (UNRWA Euskadi, Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia)

Aurkezpenaz: UNRWA Euskadi 2012tik lanin dabil euskal eta palestinar emakumin erakundin Elkartasun Sarin eraketan. Helburu de eremu feminista bat antolatzi. UNRWA Euskadik aurkezten daben “Bidaia koadernoa” liburuk hartu-emon horretako esperientzxia aberasgarrixe helarazi nahi dau.

Egutegixe: Martxoak 20, martitzena Ordutegixe: 19:00tan Leku: Etxelila

Antolatzaili: Berdintasun Saila – Etxelila

 

Gure Esku Dagon GIZA KATIN ixena emoteko epi zabalik! Domeketan (m18 eta 25) alamedan!

Ekainak 10in Donosti, Bilbo eta Gasteiz batuko dotxun 201km ko GIZA KATIn ixena emoteko aukeri egongo da domeka honetan (martxoak 18) eta hurrengokun (martxoak 25)eguerdixan alamedan.

Ondarruk Kilometro 2 daukez Ermu eta Zaldibar tartin (76.eta77.), horretako 1000 lagunetik gora jun bihir ga herritxik kilometro horrek betetea, bolondres lanetan ibiliko dizen 50 bat lagun be bihir diz…

Antolatzailik diñuenez urtitako mobilizaziñoirik jendetsuena eta handixena esperoten da!

Hamen 2014an Elorrixon 11.kilometrun egingiñaneko irudixak:

EKAINAK 10in DANOK GIZA KATEA!