PLAZAGAÑEko jantokixan prestaketin egitarau!

PLAZAGAÑEko jantokixe aurrea atateko hainbat aurre lan einbir ixaten diz. Batzuk montajin eta desmontajin hartzen dabe parte beste batzuk garbiketan bestik bazkai ta afaxetan esko bat botaten…auzolana deitzen dotzau guk, ta hori dana ondo urteteko tropa handixe bihir ixaten da. Prest zaz esko bat botateko zeube? Azpixan dakazu laneko egitarau, hurreatu ahal dozunin. Esko zabalik hartukozatxuau!

BRUSELAS-ONDARRU, bizikleta martxa solidaxu!

Atzo bertan hasi eta Abuztuak 6 xan amatxuko dan (13 etapan) BIXI plataformik antolatutako ekintzi de hau. 1.300 Kilometro bizikletan Fibrosi kistiku dauken gaixo eta familixan egoeri zabaldu eta agerixan jartzi dauke helburu. Bruselatik Ondarrurako bidi bizikletan eingo dabe, Bruselan bertan eta bidin topako daben hainbat hiritan egoera honi buruzko informaziñoi zabaltzeko asmu dauke.

*Data aldaketaik eon ezkeo jungo gaz eguneratzen.

Gaur, ekainak 13 (eguena) S.O.S. ONDARRUKO ANBULATOXU manifestaziñoi!

Idatzi honen bitartez, Ondarroako herritarrok, herriko Osasun Etxeak dauken egoera larrixe eta jasan eziñe salatzera, eta konponbideak eskatzera gatoz.

Ondarruko Osasun Etxin egoeri, Osakidetzak dauken egoera orokor larrixan barrun kokatzen dou. Azken aldixan, familiako mediku ugari falta diz, eta horren arrazoi nagusixe, oso sakonin dan jestio eskasa dala salatu nahi dou.

Pediatriako zerbitzuaz gertatzen ari dana be salatu nahi dou herriko umin gurasuok, zein herritarrok orokorrin. Ondarrun, 2 urte daruau pediatra baik. Edo modu egokixauan esan nahi bada, pediatriako zerbitzu behar bezala bete baik.

Erreferentziako mediku bat horrenbeste denboran falta izatik ekar ditzakeen ondorixo larrixak ixan daitezke.

Gañea, egoera honetan, gure osasun sistemak eskeini behar digun zerbitzu eskeintzi ezinezku de.

Horreatxik, osasun arduradunei, kasu honetan Osasun Kontseilariari eskatzen dotzau, egoera hau lehen bait lehen konpondu dezatela.

Horretako, eta danon arduri dalako, dei etxen dotzuau, ondoren aipatzen dan mobilizaziñoire:

– Ekainan 13an manifestaziñoi 18.30etan alamedatik alde zaharrea.

HERRITXARRAK