2025eko EUSKARALDIXE motorrak berotzen hasi de!

EUSKERIn aldeko mobilizaziñoi erraldoi de EUSKARALDIXE, herri eta auzo guztixeta allateko helburu daukena. Belarriprest eta ahobiziaz gogoratzen zaze? Ba Ondarrun be motorrak berotzen hasi gaz. Hamen datoz lelengoko hitzorduk: Txapa banaketa, maiatzan 2tik aurrea: udal euskara sailin eta Turismo Bulegun. Ixena emon bihir de Euskaraldian: https://izenematea.euskaraldia.eus, Maiatzan 2an batxe be Euskaraldixan Gune Ibiltarixe Alamedan, 17:00etatik 20:00eta.

Herriko lelengoko eragillik hasi diz euran babesa emoten. Batu zeu be ekimen honei ta bebestu EUSKERI!

ZATOZTE dendan elkarti

ZUBI-ZAHAR Herri ikastola

Ondarruko UDAL LANGILLIK

Gure Eskun HERRI LIBRE BAT dinamikin aurkezpena Ap-13 an erakusketa aretun

Gure Esku erabakitxeko eskubidin aldeko mugimenduk, esko artin dabilen “Herri Libre Bat” dinamiki aurkeztuko dau Ondarrun Apirilan 13an 13:30etan Udal erakusketa aretun.

Apirilan 7 an hasitxe, hilan 13re arte argazki erakusketi be egongo da.

Ekainak 7an zitxa garrantzitsu dakau bilbon Euskal Herrixak erabakitxeko eskubidi daukela aldarrikatzeko. Daneako motorrak berotzen hasitxe daz herriko gure eskuko kidik.

LURRA, JUSTIZIA eta BAKEA! PALESTINA ASKATU! Mobilizaziñoi Apirilak 8xan martitzena, 19:00etan Alamedan

Martxoak 30in Palestinar Lurran Egune ixan zan, hori dala eta Gernika-Palestina herri ekimenak mobilizaziñoik deitxu dotxuz Euskal Herriko herri guztitxan apirilan 8rako.

Mobilizaziñoi eta elkartasun keinu ugariren artin, gure herrixak barriro erakutsiko dau herri palestinarraz gazela eta euran burruki geuri be badala! Beraz mobiliza gatxezen. LURRE, JUSTIZIXI eta BAKI palestinar herrixantzako. PALESTINA ASKATU

2025ko lelengoko hiruhillekun KINKEAko zenbaki irabazlik!

2025. urtin lau promoziñoi etxeko asmu dauke ETXERAT Elkartik (PRESO ta IHESLAXAN Senidin elkarti), eta KINKEA promoziñoi bakotxeko 20.000 artelan salduko diz. Aurtengo artelanak Ander Hormazuri artistik eginiko pintura akrilikuk diz. Lelengoko hiruhillabeteko zozketi eindde eta ongun herrixan be sos apurrak geatu diz (7.643, 7.622 eta 10.249 zenbakixak). Zoixonak irabazliai. DANAK ETXEA EKARRI ARTE JO TA KE!

Gaur (zapatu – U18) Lea-Artibaiko Desbiaun jaxe Ondarruko Gaztetxin!

Gaur (Urtarrilak 18) ospatuko da Ondarruko Gaztetxin Lea-Artibai eta Mutrikuko Desbiaun hirugarren jaxe. Desbiauk herrixetan saretu, antolatu, dinamika heterosexualak interpela eta honek apurtzeko helburuaz datoz eskualdeko transmaribolluk.

Saretik deixe etxen dotse Lea-Artibai eta Mutrikuko Desbiau guztiai, jaire etorteko eta batxe be, sarea animateko. Bixar, Ondarru desheterosexualiza eta eguneroko normaltasunaz apurtzea!

Batzuntzako elkartasunak ez dauke lekoik, ez paretetan, ez inun!

Herriko grafitilari batek sare sozialetan salatu dau astin Palestinan herrixan aldeko marrazki bat etxen euazen bitxartin jazotako gertaera hau. Lasaitxasun osoz, hondartza parin elkartasunezko mural bat marrazten euazela, txapel gorrixan patrulla bat hurreatu eta gelditzeko aginddu dotsen artista bixai.

Ez hori bakarrik, identifika, muralai eta papereko bozetuai argazkixe ata eta jarraitxuko baleuke salaketi ipinikotzela argi eta garbi laga dotsen.

Bistan da batzuk nahixa dabela horma mutuk eta herri grisak. Guk baine elkartasunez, sormenez eta kolorez erantzungo dotsau jarrera horrei!

PALESTINA ASKATU!

(Bideun paretan kontra agertzen dan zatixe eurak parodixa modun einddaku dala argitxu doskue egilik, txarto ulertoik egon baik😜)