http://ondarroazerozamar.wordpress.com/
Aupa danori!!!
Kontu baten barri emon nahi deutsuegu Potxuak Martxanetik:
On dala hilabete batzuk, Euskal Herrian emakume bat erail ebela eta kontzentrazino bat egin genduan eskolapian, holako zeozer pasaten dan guztietan egiten dogun moduan, eskolapian erropak eskegi genduzan eta iluntzian kontzentrazioa egin genduan.
Kontzentrazioan gagozela Ertzainak azaldu ziren eta pankarta eusten euazan lau laguneri identifikatzeko esan eutzen, kontzentrazio hori ez egoala eskatuta eta. Orduan euretako baten azaldu eutzen, Lekittoko udaletxiak holako kasuetarako protokolo bat daukola eta kontzentrazioa egitearena bertan dagola.
Lea Artibaiko eguzkik hauxe kartela ata dau. Bertan argi ikusten da gure herritxar Gazagaetxebarriak zerrei emoten dotsan garrantzi gexaua, Jaurlaritzako aurkeztu daben aurrekontu proposamenin. Hezkuntzatik eta Osasunetik kendu, Abiadura Handiko Trenai emoteko. Hobeto esanda, AHT eingo daben konstruktorai emoteko.
Badator KORRIKI ONDARRURE! Eta Ein Daingun Bidikuai Errentexan toka gazku ( Zurezko biltegixan aurrin), goxeko 8:00etan.
Banderolak erun eta banatu engouz, nahi dozuenok geuaz bat eiñ bai korrikan aringainge eta baitxe be mollan ( geldik), Zubi Zaharran ingurun, korrikiai ongi etorrixe eitten. Bazatoz? goxeko 8:00retako edo errentexan edo mollan (zeuk aukeratu). Hantxe eongo gaz!!!
Ezker Abertzali be prest da beran Kilometru euskerin alde eitteko ta Plai aurreko zebrabidin (Calatravako zubi ingurun) dauke bere abiapuntu 8:30in. Petuk prest dakauz.
Umik ospatu dabe korrika txikixe. On korrika handixan zain geatzen gaz. Gogoratu, zapatun, goxeko 7.30in Berritxutik ailako da.