Ondarroako portuko txalopen desguazeak metal eta pintura partikulak botatzen ditu itsasora. Desguazeak ur-tanke itxietan egin behar dira!
Lotsagarria da urtea joan eta urtea etorri portua zelan dagoen ikustea! 
Eguenin Gure Esku Dago ekimenan aurkezpena Ondarruko Kafe Antzokixan, arratsaldeko 19:00retan.
Kantin letri geure herritxar Kirmen Uribek idatzi dau.
Jende zoriontsua, herri libre batean!
Ez bixaldu beste herri batea zeure zamarrak! Berziklatu!
Herritxarrak sinadurak batzen hasi diz, ginekologixa zerbitzun murrizketaik ez etxeko aldarrikatzeko. Osasungintzan, murrizketarik ez!
Badator Zapato Azule!!! Aurten ekainan 29xan ixango da. Baine ondarrutarrok jaxaz bakarrik konformaten ez gazenez, bideoklipe grabati be pentsa dou. Ze kanti badakau, ordun bideoklipe be euki ein bir dou, ez?
Bixar (maiatzak 25) grabako diz bideoklipan irudi batzuk, Alde Zaharrin 13:00in, eta jente asko bir dabe. Agertu zeu be mahunezko jantzitxe! Ondo pasati, asegurata!
Udalak Laudion gertatutako hilketa matxistaren aurrean gaitzespena agertzeko deia egiten die herritar guztiei. Barikuan, hilaren 24an, arratsaldeko 19:00etan, Alamedan.
Emakumeen kontrako indarkeria gehiagorik ez!
Jakingo dozuen morun gure eskualdin, Lea-Artibain, dan Ginekologixa Zerbitzu murrizketak jasaten ari da!
Egoera honei aurre etxeko asmoz, eskualdeko hainbat Emakume talde zein norbanako elkartu diz ondorengu adierazten:
“Batetik, ezinbestekoa deritzogu herrietan Ginekologia Zerbitzua izatea inolako murrizketarik gabe, eta bestetik, emakumeen sexu eta ugalketa eskubideak era integral batean kontuan hartuko duten zerbitzua exijituko dugu berriro ere.”
Hori dela eta deialdixe zabaltzen da Zapatu honetan, Maiatzak 25, Ondarruko Alamedan egingo dan Ekitaldixan parte hartzea!!!
Ginekologia Zerbitzuaren murrizketen aurrean: SARETU!!!
Maiatzak 10 eta 11an Silvia L Gil etorriko ra Madrid aldetik Ondarruko Jabekuntza eskola, feminismun ingurun eztabaidi pizteko goguaz!
“Zer da feminismu? Eta feminismo barrixak? Zein da subjektu politiku? Ze identitate mota agertzen diz?
Berdintasuna/ezberdintasuna/aniztasuna…? Zer gaz etxen azkan urtitan?
Zeinek, zeinen ixenin eta zeineaz berba etxen da? Nola jardun batera aniztasun testuinguruan?…”
Anima parte-hartzea oso interesgarrixe ixango ra ta!!
ETXELILA Emakumin Topaleku
Artibai 3, 2.pisua (Ondarru)