Ekainak 28: gora aniztasun sexuala!

 

Gaur, aniztasun sexualan egune da. Gaur aldarrikatzen dou pertsona guztik eskubide bardinak euki bitxuezela, euran kondizinoi sexuala edozein ixanda be. Bide batez, geure elkartasune bixaltzen dotsau ongo egunetan Ipar Euskal Herrixan homofobixin kontra burrukatzen dabizenai. Animo!

1043848_10200932873380749_1566146421_n

Ginekologixa zerbitzun ez da egongo murrizketaik!

Atzanengoko barrixak dinuenez, eskualdeko ginekologixa zerbitzun ezta eongo murrizketaik. Astitako mobilizazinoik eta gero, lortu dou Ondarrun eta eskualdin ginekologixa zerbitzu gaur egun dan latxeik mantentzi. Zoixonak eta eskerrik asko zerbitzun alde mobiliza zazen danoi! Zuek lortuzuena herri guztintzako ixango da ona!

Dana dala, herriko mugimendu feministatik mezu bat jaso dou: “murrizketaik ez eoti lortu dou, baine bidetxu akau ondion Ginekologia Zerbitzu Integral bat lortzeko!”

img_20130525_124010

Argazkixe: Lea Artibai eta Mutrikuko hitza

Herria dugu arnas preparaten

Ondarrutar batek bixaldusku argazkixe. Bixarko Miarritzeko ekitaldixe preparaten laguntzen dabiz herritxar asko. Eskerrik asko Aitor, bixar Miarritzen ikusiko gaz!

photo

photo(1)

Miarritzea ezin bazaze urreatu, baine Bilbotik bazabize, frankismun inpunidadin kontrako manifestazinoi dakazue. Herriko eta Saturraneko hilddakuk gogun dakauz!

Eta Donostitxik bazabize, Errauskailun kontrako manifestazinoi dakazue 17:30xetan Bulebarretik.

Dabilen herrixai, ez gako goroldixoik hazten!