Mijoa erreki hildde!

Saturrango auzokide batek hauxe mezu bixaldusku:

2013ko uztaillan 22xe, Saturran.

Saturrango auzokide bat na eta gaur SALAKETA bat nahiko neuke ein. Zeba? Mijoako erreki gaur goxin HILDDE agertu dalako.

Mijoako industrialdik urtik daru euran kakak erreka botaten. Saturran aldetik pasa zazenetan zemat bidar usaindduzue barruarte sartzen dan hori usañe? Nik askotan, eunero ez esatearren. Ondala pare bat hille be zabaldu nitxuzen argazki batzuk, erreki bitsez beteta eta. Eta gaur beste argazki batzuk nahitxuaz zabaldu, bueno argazkixak eztizenak be baakau zoritxarrez, eurak arrainak. Eta ez pare bat amuarrain edo aingira, dozenaka!

Lotsagarrixe eta neargarrixe iruditzen gasta egoeri, aberastasunez betetako erreka batei alako kalti etxi. Eta ez astu, erreka horretako ure noa dun! Gero hondartza juten gazenin, zelan eztosku ba urak pikako, arraiñakpe ezin ixan badabe auanta botaten  dabizen benenu.

Gipuzkuku Ur Agentzixik ure aztertu dabela eta eztala eon isurketaik dino eta arrain bakarra topa dabela hildde teknikaixak. Nik eztai noa beire euan teknikaxe uretan igarri etxen zan “gasoliña” estiloko likidu ta arrain bakarra ba… begi bistan da arrain bakarra eztala hil.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Jai garbixauan alde

Ondarruko eguzkik idatzi bat zabaldu dau, jaixan ingurun gogoeta bat etxeko:

http://eguzkiondarru.wordpress.com/2013/06/30/jai-garbixauan-alde/

Zapato Azuleko antolatzailik ahalegin berezixe einddabe aurten be ahalik eta zamar gitxien sortzeko. Ixez latxeik, aurten be baso berrerabilgarrixak atatxuez, jentik baso bakarra erabiltxeko. Andramaixetan txosnetan azkanengoko urtitan ikusi dan latxeik, halako basuk erabilitxe askoz be zamar gitxia sortzen da. Zoixonak ba Zapato Azuleko antolatzailiai eta segi hortixeik bidetik!

P1060228

Halan da be taberna eta herritxar askok erabili eta botateko plastikozko basuk erabili dotxuez, eta kristalak. Eta horren ondorixuk kalitan igarri douz: zamarrez beteta amatxu dau herrixak. Ondarruko eta Euskal Herriko jai guztixetan errepikatzen dan arazu de.

Geure herrixan batzuk demostra badabe zamar gitxia sortute be jaixe ospatu leikela, pentsaten dou herriko taberna eta herritxar guztik jarraitxu biko leukela eredu bardine: baso berrerabilgarrixakin ibilitxe, adibidez. Udalak be lagundu biko leuke, azpiegitura egokixak ipinitxe.

Bestelan, batzuk zikintzen dabena, danok ordaintzen dou.

Ahalegin txiki bat etxen badou, danon artin jai garbixauak lortukouz!

P1060226

P1060224

P1060205

P1060206

P1060232

Palestinako emakumin egoeri ezautzen, etxelilan

Gaur etxelilan Palestinako emakumin egoeri ezautzeko aukeri euki dou, bertan egon dizen ondarrutarran eskutik. Okupazinoi zelan bixi daben, eta emakumik ixatearren dakarren arazuk ikusi douz. Amaieran Couscuse dastatzeko aukeri be euki dou.

Gogoratu etxelilan udako egitarau aurrea dule. Uztailan 17xan, adibidez, Pikara aldizkarixan aurkezpena egongo da. Arte erakusketi be ikusi leike bertan.

P1060254

P1060255

P1060262

P1060263

P1060266

ETXELILA Palestinako emakumikin bat

PALESTINAko Emakumikin elkartasunezko proiektu baten sartu de Etxelila. Honen harire, datorren astin PALESTINAz elkartasune eukiko dou:

Uztailak 9xan Los Limoneros pelikuli ikusgai 19:00retan

Uztailak 10in “Palestinara bidaia baten egunerokoa” Amaia Egaña Ondarrutarrak, Palestina ein daben bidaia kontatuko dozku (cous couse eongo da) 19:00tan

Anima eta etorri ekitaldixeta!!

Palestina-Amaia

LOTSAGARRIXE

Irakurri baño ez dakazue Eusko Jaurlaritzako Barne Sailetik Ondarruko 13 herrittarrei bixaldutzen isun eskutitzak, DAN DANA (3 orri) ERDERAZ idatzitxe. Sartu baik isunan arazun, galdera bat luzatuko gentzake Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako arduradunei: jakiñik ONDARRUKO herri gehixengu euskal hiztune dala, hau de eri gure hizkuntzi bultzatzeko? Errespeto falta handixe dala pentsatzen dou, eta holako jarrerakin EUSKERIAI ez dotze ixelako mesedeik eitten. Badakiau Barne Sailekuk eta euran Ondarruko delegauk TURRUN “zalik” be badizela, ta erantzunen bat ailako gazkulakun zain egongo ga.

lotsagarrixe

#ResistOndarru ekitaldixe irudixetan

P1050871Nahiz eta gaur ONDARRU ixe osu ondiokan lo egon, hamen dakazue baixakun Goiko zinan einddako ekitaldixan argazkixak. Esan birde zini topin egon zala eta urteeran pozik urten gendule bixi ixan daku gogoratute.

Esan latxeik gainezka egon zan BIDE-ONERA zini

P1050777

P1050780

P1050819Abesti bidez edo dantzan…

P1050786

P1050826

P1050787Ekitaldi desberdiñe nahi ixan gendun ein

P1050783eta pentsatzen dou lortu gendule

P1050816

P1050804ELKARTASUNE erakusteko be denpori egon zan, Sudafrikako herrixaz konkretuki eta MADIBA (Nelson Mandela) gixon handixaz gogoratu ginan momentu gatx honetan

P1050817Amaitzeko, ESKERRAK emon gakon HERRI HARRESIXAN halan edo bestelan esku bat bota daben jende guztiai, gogoratuz borroki aurrea dule eta inddarrak hartzeko hurrengo erronkai begire

P1050823