TXIRRIMORRASKIn 25. urteurreneko ospakizunak

TXIRRImorraski 1

Ondarroako Txirrimorraski Denpora Libre taldik 25 urte beteko dotxu aurtengo maixatzin. Hori dala ta, maixatzan 10in egun osoko jaxe prestatu dabe Ondarrun bertan: piraguak, pailazuk, puzgarrixak, rappela, herri bazkaxe, kontzertu, erromeixi… eta beste gauza ugari! Kolori eta musiki ez diz faltako egun horretan, ez horixe! Hamen duz egun horretako kartelak. Informaziñoi gehixa nahi izanez gero bixaldu mezu bat hurrengo helbidea: txirrimorraski25@gmail.com
Eskerrik asko zuen arretagatik eta…
Erabili burua, maitatu natura eta ezagutu euskal mundua!
egin irri
TXIRRImorraski 3
TXIRRImorraski 2
Eta herrixe girotzen juteko, kolorez betetako pankartak zabaldutxue herrixan tzir:
1
2
3
4
*Bazkairako sarrerak Kuriken eta zurru murrun, anbienti asegurata dala diñue antolatzailik.
 

Atzo zalakun TXIRRIMORRASKIk 25 urte ein dotxu

txirrimorraskik 25 urteBuf! 25 urte pasari Txirrimorraski sortu ben lehelengo begiralik Gurean, Lagun Artean eta Alamedan batzen zinetik… Ta ze ezta pasa atzan 25 urtitan? Bueno, ezgaz hasiko danak kontaten… Gauzi re, Txirrimorraskik para baik segi einddabela aurrea eta 25 urte betetxuzela, hasieratik eukitxuzen Txirribalorik Euskal Herrixan zir zabaltzen Ondarruko umikin batea!
Ta zeatxik Txirrimorraski? Ba umik euran kabuz era autonomo eta librin etxen daben eta zentzune dakarren lehelengotariko pausu dalako, eta dudaik geatzen bagatzue, monitore beteranuai galdetu!
25. urteurrena dala ta, maxatzan 10in herrixaz batea nahi dou ospatu urteurrena, eta jaixe antolatzen gabiz herri guztintzako jo ta su! Herri bazkairako tikik Zurrumurrun eta Kuriken daz saltzen, eta laster urtengo raben egitaraun ikusikozuen morun, herrixe kolorez eta musikaz jantzikou hainbat eta hainbat ekintzan bidez: intxablik, pailasuk, kontzertuk, eta abar luze bat.
Beste baik, danok inbitata zazela bai bazkaire bai jaire!
Erabili burua, maitatu natura eta ezagutu euskal mundua!

txirrimorraskiko bazkaxe

Bizkaiko emakumintzako jabekuntza eskolan sarin LOGOTIPO LEHIAKETI

1

Lehiaketa honen helburu de Bizkaiko Emakumintzako Jabekuntza Eskolan Sari (Basauri, Ermu, Getxo eta Ondarruko eskolan artin osatutaku), ezagutaraziko daben diseinu grafiku edo logotipu aukeratzi. Logotipo irabazlik sare horrek antolatzen daben ekintza eta jarduera guztixak iragarri eta identifikatuko dotxuz.

 Sarixe: 600€

Informaziñoi gehixa eta oinarriak irakurgai helbide honetan: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/BizkaikoEmakumeentzakoJabekuntzaEskolenSarearenLOGOTIPOLEHIAKETA.aspx

Epi: maiatzak 7.