Jakingozuen modun, gobierno española eta beran gobernadore Urkijo udalan hizkuntza irizpidik aztertzen eta salatzen dabiz, kastellanu baztertzen dabelakun. Ez gakoe gustaten gure herrixetan euskeraz bixi gazela ikusti. Hori dala eta, Euskal Herriko udal batzuk (tartin Ondarrukuk) egoeri salatu dabe. Eta Kontseiluk konzentrazinoik deitxu dotxuz bixarko Ondarrun eta beste herri batzutan.
Herri mugimenduk
Munduntzir dabizen euskaldunak eta ondarrutarrak be erabakitxeko eskubidin alde
“Geure gorputze, Gure erabakixe” aldarrikatu gendun atzo IRUÑAn
Atzo IRUÑAn ein zan manifan millaka emakume batu giñan Euskal Herriko Mugimendu Feministin deixai jarraitxuaz. Hiru berba oiñarritzat hartute: Berbi, Gorputze eta Erabakixe. Euskal Herri guztitxik jun giñan emakume ta gixon. ONDARRUn autobus bat bete gendun. Hamen erakusten dotzuauz bertan ata genduzen aragazkixak:
eta gai honetaz ata daben koplak nahi badozuez entzun, beatu Ahotsa infokuk ata dabena:
Ixena emozu giza kateako?
Gerua eta ondarrutar gexa daz apuntaten ekainan 8ko giza kateako. 400 pertsonatik gora ixena emonda daz! Eta zu, apunta zaz?
Euskal herritxarrok geure etorkizune erabakitxeko eskubidi dakauela pentsaten bazu, apunta giza katin!
Ondarrutarrok Elorrixoa jungo gaz. Behian dakazue ibilbide guzti, eta leko bakotxin ze herritxako jenti egongo dan.
Birziklaten EZ badou, arazo bat sortzen dou
“ESKALE BARRIXAK” performantzi ONDARRUko kalitan
Ondarrutarrok Bilbon, erabakitxeko eskubidin alde
Gaur Gure Esku Dagok ekitaldixe antolatu dau Bilbon, ekainan 8ko giza kati aurkezteko. Eta ondarrutarrak be han eon ga, gure herrixak erabakitxeko eskubidi daukela aldarrikatzen.
Ekainan 8xan, danok giza katea!
Argazkixak hamendixeik hartu douz: http://www.naiz.info/eu/mediateca/image_gallery/el-tren-hacia-el-derecho-a-decidir-parte-desde-la-casilla
LOMCE ez! Hezkuntza euskaldune nahi dou!
WERT ministrun herixotzi zabaldu dabe Korretatik
LOMCEi aurre eitteko dinamiki ipini dabe martxan LEA-ARTIBAIn
Espainiar Gobernuk LOMCE hezkuntza erreformi onartu eta indarrin jarri badau be, 2014-2015 ikasturtin martxan jarteko arazo teknikuk daukez. Halan da be, datorren ikasturtin eta hurrengokutan lege horren aplikaziñoiai baztertu eta Euskal Herrixan «behar eta nahi den» hezkuntza sistema egituratzeko, pausuk emoti ezinbesteku dela ikusten dabe Lea-Artibaiko talde dinamikako kidik. Nabarixe da Lea Artibain hezkuntzako kide (irakasle, guraso, ikasle,…) gehixenon erabateko aurkakotasune hezkuntza erreformiai, eta argi adierazi behar dou zentralizatzalli, adoktrinatzalli, uniformatzalli, atzerakoi, segregatzalli eta elitisti dan lege hau gure herrixetan inposatzi ez douelala onartzen.
Horreaz batea, ezinbesteku dela ikusten dou azken hamarkada luzitan inposatu nahi izan doskun lege eta dekretun gañetik josten jun dizen bestelako hezkuntza ereduai jarraipena emon eta hezkuntza sistema propixun garapenin pauso barrixak emoti.
Informazinoi gexa, hamen: http://lea-artibaietamutriku.hitza.info/2014/03/26/lomce-legeari-aurre-egiteko-dinamika-jarri-dute-martxan-lea-artibai-eskualdean/
























