900 ONDARRUTARREK emon dabe ixena ELORRIXOako

900 lagun guz elorrixoa

Azkenengoko txanpako helburu bakarra ipini dabe Ondarruko GURE ESKU DAGOkuk, 1000 lagun eruti Giza katea. Ixenik ez badozu ondioik emon, denboriaz zabiz.

Bide batez, hamen antolatzailik zabaldu daben oharra, bertan egunin zer ein bir dan jakitxeko:

Kaixo lagun:
Ekainaren 8an burutuko den giza katean parte hartzera zoazenez, bidaltzen dizuegu ohar hau.
Giza kate honen antolaketa ahalik eta egokiena izan ditzan, hona hemen kontutan edukitzeko aholku edo gomendio batzuk:

Irakurtzen jarraitu →

Ondarruko GURE ESKU DAGOn jaiko argazkixak

Atzo hasi eta gaur jarraitxuko dau GURE ESKU DAGOk antolatu daben jaxak. Atzokuk diz honek argazkixok , batzuk Agustin  Zubikarai plazan ein zan dantza saiukuk…

1

2

3

…honek bestiok herrittik zir kantuz ibili zinekuk…

6

5

Eta Alde Zaharrin einddako bideo emanaldi txiki bateku hau:

4

Ta ondioik gaurkuk falta diz, gauza asko dakauz egitaraun. Ikusi baño besteik ez dakazu:

gure5

Ez geatu albo baten, hartu parte, GEURE ESKUTAN DA TA.

Zemat lur bir douz Ondarrun geure jateku lortzeko?

Ondarruko Eguzkik herriko nekazal lurrak babesteko eskatu dau. Behian dakazue idatzixe:

 http://eguzkiondarru.wordpress.com/2014/05/01/zenbat-lur-behar-ditugu-ondarroan-gure-jatekoa-lortzeko/

p1080146

Ondarroako Udala herriko plan orokorra barritzen hasi da. Hori dela eta, Eguzki talde ekologistak proposamen batzuk egin nahi ditu. Hauxe da lehenenego proposamena.

Ondarroan jaten dugun jatekoa produzitzeko zenbat lur behar ditugun kalkulatu, eta herrian lur kopuru hori babestu (eta plan orokorrean zehaztu).

Irakurtzen jarraitu →

Zoixonak Txirrimorraski!

Atzo ondarrutarrok Txirrimorraskin 25 urtik ospatu genduzen: jokuk, bazkaixe, kontzertuk… daneako aukeri egon zan.

Eskerrik asko Txirrimorraskiko gaztiai 25 urtin borondatez biharra etxearren! Eta segi beste 25 urtin Ondarruko umin artin harremanak sortzen eta balore solidaixuk zabaltzen!

P1080316

P1080325

 

Ondarruko Herri Harresixan urteurrena

P1080312

1

Gaur maiatzak 10, urte bete beteten da herri harresixe antolatu gendunetik. ONDARRUko herrixak desobedientzixan pauso erakusgarri bat emon ban. Urte bete beranduaua ekintza hau kriminaliza nahi dabe ein, horren adibide lez 5 lagun epaituko dotxuez Txapelgorrixai eraso “eittearren”, nahiz eta egun hortan ata zin irudixetan argi ikusi alderantziz ixan zala. Herri Harresixe antolatu zanin, argi te garbi geatu zan ekintza ez biolentu ixango zala, ez gentzanela erantzungo euran probokaziñoiai, eta han egon zin DANAK, bete ben esandaku. Zeta dator on epaiketa hau? Giru berotzea?