Fibrosi kistiku gaixu dakarren lagunakin biharra etxen daben elkarti re ARNASA. Eta Ondarrun 9 urteko neskatxu bat dakau honetxeaz gaixuoneaz. Azarun 8xan jaialdixe eingo ra Ondarrun, 17:00etan Irrien Lagunak-en laguntziaz. Herriko talde ezberdinetako ordezkaixak koreografixak preparaten dabiz jaialdirako. Behiko bideuan, gaixo honei buruzko informaziñoi gehixa topakozue.
Herri mugimenduk
Guk EiTBn euskeraz!
Askotan gertaten da. ETBko kazetarixak etorten gaskuz, galdera bat etxesku, euskeraz erantzuten dotsau, eta gero erderaz errepikatzeko eskatzesku.
Hori dala eta, Lea Artibai eta Urolako Bai Euskarari elkartik EiTBaz batu diz, eta adostasun batea aila diz: hamendik aurrea gure eskualdin euskeraz bakarrik eingotsau berba EiTBko kazetarixai, eta gero eurak subtituluk ipiniko dotxuez erderaz. Holan, ETB2 eta Radio Euskadi ikusi eta entzuten daben jenti konturatuko da gu euskeraz bixi gazela Ondarrun eta ingurutan, eta euskeri entzutea ohitxuko diz.
Behian dakazue zemat pertsonak firma daben eskarixe (tartin ondarrutan ezagun askok).
Eta hamen dakazue adibide bat, gaur arte ETBn ze pasa dan ikusteko. Albiste bardine euskeraz eta erderaz.
Euskeraz:
Erderaz:
GURE ESKU DAGOn ekimen barrixe, MOSAIKU
Atzo be eon giñan Plaza Catalunyan
Azaroak 8 (zapatu) mosaiko erraldoi Zurriolan
Gure Esku Dagok 5.000 pertsonako mosaiko bat nahi dau ein Zurriolan azarun 8xan, Eskozesai eskerrak emoteko, eta katalanak animateko (hurrengo egunin euran etorkizune erabakiko dabe eta).
Gauzak preparaten hasitxe da, eta ondarrutarrak be tartin dabiz (zelan ez!), bideun ikusi ahal dozuen latxeik.
Azarun 9ko galdeketin alde kalea urten dabe katalanak, eta ondarrutarrak be hantxe egon diz
Nahiz eta Españiko TRIBUNAL CONSTITUCIONALak atzea bota daben azarun 9ko galdeketi, atzo katalanak kalin erantzutzen eurak jun eingo dizela bozkatzea. Eta han bixi dan gure herrikidik (MIRENek) hauxe bixaldusku:
“Atzo, San Jeronimo egune (baakiau lenako esanak. San Jeronimo txixati… ruega por nosotros y por los txixatis ). Ba Bartzelonan be kriston zaparrari eonzan. Halandabe urten gendun kalea (Plaça Sant Jaumea), aterkiñakin, butxu-butxu eindde, bañe… beti aurrea… ta TURRUNE be han eonzan…”
Zapato bete-beti irailak 27ku
Atzoko egune geldik ez egoteku ixan zan Ondarrutarrontzako. Errebindikaziñoiz, kirolez, kulturaz, jaxez… betetaku. Goxin ta arratsaldin, aurreko irudixetan ikusiko zenduen latxeik, Gudari egune ospatu gendun, ez bakarrik herrixan HENDAXAn be eon giñalako (irudixan zain gaz). Beste aldetik, goxeko hamaiketan urten ban Gaztetxetik eta Tontorramendirañoko I.mendi lasterketik.
Eguerdi partin IPARRAN aldeko konzentraziñoi be euki gendun Alamedan, zapaturo lez. Arratsaldin kañaberak hartu eta ehunka ume ta pillo bat gurasok arrantza lehiaketa juteko aukeri euki ben.
Arrratsaldeko 4terdixetan herriko igerilaixak SATURRAN eta DEBA bittarteko igeri lasterketan parte hartu ben. Horrez gain, ANDRABANDAko danbor jolin argazkixak jaso douz, USURBILen ospatu zan ARGIA egunekuk.
Badakiau be bai herriko gazte talde bat Iparraldetik dabizela hanguk hona etorri zineko bixitxin trukin.
Moskutik Donbasseko bidin du euskal brigadi
Datozen ordutan allako da zortzi euskaldunez osatutako ordezkaritzi gatazka gunea. Elkartasun politiku, eta laguntza humanitaxu emoti de brigada honen helburu(gogoratu, bi ONDARRUTAR duzela tartin).
Zortzi euskaldunekin batea, Novarossija-ko parlamentuko presidenti, eta Alderdi Komunistako diputatu bat, eta Banda Bassotti musika talde ezagune duz.
LOIOLAn txapelgorrixak gaztik atxilotxea duz ontxe bertan. Aupa gaztik!!!
Ondarrutarrak Donbassea duz brigada baten, eta EH Bilduk elkartasune adierazi nahi dotse
Donbassea abiatu dan “Banda Bassoti” karabanan hamar gazte duz (tartin ONDARRUTAR bi), eta EH Bilduk hartu daben konpromisu aitortu nahi dau.
Otsailin, Viktor Yanukovitx presidenti boteretik kendu ben. Hori eta gero Ukrainan krisi politiko eta soziala bixi dabe, eta bertako eta Euskal Herriko herritxar asko hango herritxarran giza eskubidin defentsi daz eskatzen. EH Bilduk aitortu nahi dau ein hori konpromisu eta borroka eredugarrixai.
Honek nazioarteko karabanik nahi dabena da mundo guztin aurrin eta, batez be, Europako gobernun aurrin atentzinoi deitxu, Ukraniko egoeri benetan kezkagarrixe dala erakutsitxe.
Ezin ga ixilik egon gizarte zibilan aurkako erasun aurrin; erantzun eta salaketa iraunkorra derrigorrezku de. Horreatxik, EH Bilduk EB eta Kieveko gobernun artin sinatu dan hitzarmenaren kontra bozkatu dau Europako Parlamentun. Eta Donbasseko hiritarran aldeko konpromisu hartu dabenai elkartasune eta babesa erakutsi nahi dotse EH Bilduk.
EH Bildutik elkarrizketan bidin jarraitzeko eta sakontzeko eskatzen dou. Eta Ukranin ekialdin biztute dan konfrontaziñoi zarratzeko be eskatzen dou. Soluzinoi herritxarran erabakitxeko ahalmenetik etorriko da. Holan amatxuko da Yanukovitx presidenti boteretik bota benetik zabaldu zan salbuespen egoeri.





















