Dakixuen modun eguenin eskozesak euran etorkizune erabakiko dabe. Geuk be geure etorkizune erabaki nahi douelako, Gure Esku Dagok Ondarrutarrak animaten dotxuz eguenin Gure Esku Dagoko kamisetak jaztea, geure eskubidi aldarrikatzeko.
Ta baten batek gona eskozesaz pintxopotea nahi badau baja, ba hobeto!
Azkanengoko ikutuk falta arren esan geinke aurten be marmitxako, atun erri, sardiña… ederrak jangouzela. Atzo arratsaldin tropa ederra ibili giñan dana preperaten eta on jai egunan zain ga bakarrik. Ia eguraldi ederra suertaten gaskun ze anbienti ziur ez dala faltako.
Barruko aldi listo laga dabe gaur, bañe Abuztun 8, 12 eta 19xan esko bat botatea etorri zeinke. Zemat gexauak ein biarra, biar gitxiaua danontzako (Kalandikun esaldixe).
Kalea urten dou gaur arratsaldin ONDARRUn, Madril aldetik jaso douen albisti dala ta. Noiz eingotzau uko handik allaten dizen legiai eta juezan erabakixai? Egunen baten arazuai adarretatik einbikotsau kolpe, eta bittartin kalea urten beharra dala iristen gasku.
Konponbidin hautu eindou guk, eta hau lortzeko borrokan jarraitzi de gure arduri, beraz bide honetan inddarrak batu eta mobilizatzen jarraitxu birdou. Deixe luzatzen dou Zapatun BILBOn, Arriagan, eingo dan elkarretaratzea, ONDARRUTIK autobuse eongo da, ixena emon ANAITAN edo KULIXKAN.
Zain geuazen aspaldittik HERRIKO TABERNAN auziko epaixe noiz kalea urtengo ban eta hori gaur eguerdixan gertatu de, bertan hogei lagun zigortutxue espetxea eta 111 lokalan jabetzi Estatu Espainiarran esku geatzen diz, tartin ONDARRUko TXOKU. Hasarratute gaz, len be ahalegindu zin, gu geure jabetzatik kalea botaten
eta ezeben lortu. Ongun be bide bardiñetik duz. Izerdi asko ata dou ONDARRUTAR askok lokal ganorazko bat eukitteko, bertan jende asko eta era askotakuk batu ixan gaz. Herrixan ein dizen ekimen asko bertatik urten dabe, hizkuntza, kultura, politika, kirol mailakuk…
Gaurko epaixe salatzeko gaur bertan batuko ga ALAMEDAN, arratsaldeko 8retan, eta hurrengoko egunetan be kalea urtengo dou.
Andramai egunin (abuztun 15in) nahi bazu geuaz batea kalea urten tanborra joten, entsaxuta agertu eguaztenero 19:00etan Etxelila! Zabal hartuko zatxuau!
Kurtso amaieriaz batea badator ikasturte guztiko ONDARRUko IKASLE ABERTZALIN bideue. Bihar asko ein eta gero hamen dakazue!! Eskerrik asko ekintzetan parte hartu dozuen guztioi ta datorren kurtsun martxa gexa!!!
Sei hilabete darut Brisbanen bixitxen eta hamen be beste euskaldun asko dazenez, danok batea pentsa gendun Gure esku dagon bideu grabati, hamengoxe jentiai azaldu gentzan geure EHko egoeri eta munduko leko ezberdinetako jente askorek hartu ben parte.