Herri mugimenduk
19. KORRIKA motorrak berotzen hasi de
Pasan astin aurkeztu ben noiz eta zelaku ixango dan 19. KORRIKA. Martxoan 19xan UREPELetik urten eta EUSKAL HERRIXAi buelti emon da gero BILBOn amatxuko da martxun 29xan. Beti lez Korrikik ixenburu bat eukitten dau, eta aurtengu EUSKAHALDUN! ixango da. Hamen aurkezpeneako ibili dan bideue.
Eta beroketak eitten hasi aurretik hamen erakustetzuauz hiru argazki KORRIKA desberdiñetakuk (gaztia giñan danok be!)
Elkartasune Ondarrutik Katalunia
Gaur Katalanak euran etorkizune erabakitxen daz. Ondarrutik elkartasune bixaldutsau, eta geuk be boto sinboliku emon dou Alamedan.
Gaur katalanak daz erakusten herri baten borondati ezin leikela ukatu eta ixildu Madridetik.
Gora Katalunia eta gora katalanak!



Eskerrik asko Ondarruko gure esku dagokuai botu emoteko aukeri eskeintzearren.
Behobia-Donostia etxea jun dizen herritxarrak be akorda diz Kataluniaz.

Ikastola nahi dugu ZIBURUn! ikastola EZ hunki!
Arnasi emotsau fibrosi kistiku dakarren umiai
Asteburun KATALUNYAi beire egongo gaz
Atzo illuntzin, erabakitzeko eskubidin kanpaina amaierako ekitaldixan eon giñan ondarrutarrok BARTZELONAn
Azpiko argazkixe be BARTZELONAku de, ia nox ikusten douen argazki hau ONDARRUN. Españiko inposiziñoin aurrin, alderdi batekuk edo bestekuk, bañe danok EUSKALDUNAK, uko eitten Estatun lege zapaltzailiai.
Bide batez guk hamen herrixe txukundu dou
Eta hor ez gaz gelditxu. Gaur goxin DONOSTI aldea jun ga eta honetxek argazkixok ata douz
Eta hau albistiau sartzen geuazen momentun alla gasku hauxe irudixau, bozkatzea juteko falta dan denbori markaten dabena:
Aldez aurretik eskerrak nahi dotzuau emon KATALUNYA aldetik zabizen herrittarroi, eta bereziki ANE MIREN eta MIRENei, zeuek bixaldutako argazkixak dizelako hor gertaten dan momentu historikun irudixak.
Bixar, eurak bixaldute, bozkaketako argazkixak eukiko douz.
ONDARRUtar asko guz bixar DONOSTIre MOSAIKU osotzea
Autobus oso bi beterouz eta horretaz gain jende asko kotxitan du (egun pasa etxea) bixar Zurriolako hondartzan eingo dan mosaikure. Autobusak portun hartuko douz (ARRANKOBA aurrin) eta irteeri goxeko 9:30xetan ixango da. Ekintza koloretsu honen helburu KATALUNYArrai elkartasune erakusti ixango da. Mosaikuaz aparte, domekan motibo bardiñaz Alamedan batuko gaz eguerdiko ordu batetatik ordu bixeta. Bertan urna bat jarrikou KATALUNYArrak erabiliko daben boto paperakin beteteko.
Jakinddou bebai udaleko mastan ikurriñaz batea kataluniarran senyeri ipinitxe eongo dala egun guztin. Eta hamendik eskakizune eitten dotzuau senyeri dakazuenoi etxitan be ipintxeko .





























