Ze musika nahizu entzun Kafeko Atzin?

Hauxe da Kafeko Atzeko txosnatik luzatzen doskun galderi herritxarrai. Hamen euran idatzixe:

Aupa! Jaxak be gañin dakauzela ta Txosnetakuk biarrin gabiz. Aurten Kafeko Atzeko Txosnetako musiki aukeratzeko ordun herritxarron iritzixe nahi dou kontutan hartu. Hori dala ta zeuen proposamenak ahal dozuez bixaldu: kafekoatzekotxosnak@gmail.com helbidea, zerrenda bat kantan ixenakin edo kantak eurak deskargata (mp3 formatun). ABUZTUN 1earte da bixaltzeko epi.
Kontun euki txosnetan ipintxeko musiki dala. Hori dala-ta, listan sartu aurretik beatu engouz egokixak dizen edo ez.
Beste baik, anima, bixaldu zeuen proposamenak eta zabaldu mezu!

Beraz, gustoko douen musiki batzen hasi gattin!

Ondarruko GURE ESKU DAGOn zozketi

Herri mugimenduk dizen heinin, diroik eztabe sobran eukitxen herriko taldik.  Ekintza desbardiñak aurrea eruteko herrittarran borondatiai esker aurrea etxen dabe, ta hori dala ta herriko GURE ESKU DAGOk zozketi antolatu dau urtin tzir eingo daben ekimenak aurrea eruteko. Euro baten trukin bi helburu lortu zeinke, Afai eder bat eta GURE ESKU DAGOn lana babesti. Eskatu betiko lekutan.

gure esku dagon zozketi 2016ko irailin

Ekainak 20, ERREFUXIATUn nazioarteko egune

erre1Atzo Ekainak 20, nazioarteko errefuxiatun egune ixan zan. Europan askatasun eta segurtasun bille dazen migratzaile eta errefuxiatun egoera larrixe ikusitxe, herritxik eskatu nahi dou beste behinbe  Europako politikak aldatzeko, eskubide urraketa gexauarik ez eoteko eta babes egoerak bermatzeko! Gizarte konprometitu bat eskatu nahi dou, pertsona danak eukiaz herrixan tokixe.

errre2

erre4Eta zelan ez, herrixe dalako arnas leku, euskal errefuxiatuk geure artin nahi douzela euki be eskatzen dou, geure artin eta LIBRE!

erre3

BARNETEGIXAK atik zabaldukotxu jardunaldixetan (ekainak 17-18)

Hiru gaztek Ondarroako Txomin Agirre 34. zenbakixe dauken etxi okupatzi erabaki ben 2011ko irailin, eta geroztik, eraikin osu bete arte, beste hainbatek bide bera jarratxu dabe, momentu honetan 15 bat gazte bixi diz bertan. Etxebizitzaz gain, herriko artisten eskultura, margo eta joste tailer bana be badaz eraikinin. Euran proiektu ezagutzea eman nahi dabe eta hori dala ta jardunaldi batzuk antolatu dotxue. Zapatun adibidez, eraikiñe barrutik ezautzeko aukeri eongo da berta hurreatzen dizenentzako. Hamen dakazue jardunaldixetako programi:

BARNETEGIxe atik iraitxe ekainak 17

Ekainak 15 (eguaztena), hitzaldixe Kofrai zaharrin: Euskalgintzi eta Feminismu

Ondarroako EHBilduk hitzaldi interesgarri hau antolatu dau, besteak beste, ekainin antolatu daben ziklun barrun. Bertan euskalgintzaz eta feminismuaz aritzeko aukeri eongo da, Idurre Eskisabel eta Lore Agirreaz.  Ixan leike feministi euskaltzali ixan baik? Eta euskaltzali feministi ixan baik? Galderai erantzuten saiatuko diz bixak. Euran ustez, hizkuntzi eta generu bixak baidiz nortasune eraikitxeko eta honenbestez norbanaku jendartin kokatzeko tresni.

ekainak 15 euskalgintzi eta feminismu hitzaldixeBeste baik, gaxe interesatuko zaizulakun, bertan ikusiko gazela espero dou. 19:00 puntun hasiko dala kontun euki.

Sanjun beizpera gaba! 2016ko ekainan 23an, 23:30, Arrigorritxik…

Hamen dakau beru, laster da udi… eta laster urteko gaurik motzena be… gauza onak gorde eta gauza txarrak suta botateko sasoi… Sasi guztin gainetik eta hodei guztin azpitxik…
Artelanekuok urteroko geure su txikixai ekingotsau plaza musikan… bazatoz? Jantzi erdi aroko erropak eta etorri Arrigorritxik behera! Ez badakazuz, trankil, geuk lagakotsuauz-de: 21:30etik aurrea Arrigorriko hondartzako txiringitun egongo gaz jazten! Eskerrik asko!
Artelan

Beste isurketa bat Ondarruko portun

Ondarruko EGUZKI talde ekologistik idatzi hau bixaldu dozku:

Ongo astin be koipin itxurako likido rosa bat agertu de Ondarruko portun, txalopa artin. Eta metro gitxire jenti hondartzan euan bañaten.Urti jun eta urti etorri Ondarruko portuko urak zikinddute segi etxen dabe. Hamen dakazuez 2011, 2012 eta 2013ko argazkixak, adibide latxeik. Noiz arte segi ein bir dou holan? Noizko porto garbi bat? Zeindde honen egoerin arduradune? Eta zeinek hartu bitxu neurrixak hau gexa ez pasateko?

1

2

3