Zapatun TXAPEL egune ospatuko da herrixan eta guk egitarau erakustetzuau. Ez ahaztu txapelaz urteti kalea ehh!!!

Zapatun TXAPEL egune ospatuko da herrixan eta guk egitarau erakustetzuau. Ez ahaztu txapelaz urteti kalea ehh!!!

Gerrak, krisi sozialak eta globalizaziñoik eztabe bardin eragitxen munduko txoko guztixetan. Errefuxiatun gaixe bolo-bolo dabiauen egunotan, iñoiz baño momento egokixaua da inguratzen gaitxuen herrialdin egoeriai erreparateko. Gosetik, natura baliabidin esplotaziñoik eta esklabotza mota barrixan agerpenak zer pentsa emoten dabe, bañe… pentsaten dou?
Posible da axolagabe agertzi aberastasun eta boterin banaketa desorekatu honen aurrin? Zein de hartu biharreko jarreri? Indibidualki jokatu bir dou, edo herri mailan ein bir dou elkarlana nazioartin?
Kooperaziñoi zelan, zeatxik eta zetako?
Hausnarketa eta eztabaida txoku abuztuan 29an, 19:00etan Ondarruko Gaztetxin.
Irailan 10in, Zubi Zahar Herri Ikastolik antolatute Txapel Egune eingo da Ondarrun. Hori dala-eta, egun horretako bazkatxako tikik salgai daz ya.

Irkaitz, Garoa eta Kuriken bazkatxako tikik salgai!
Txapela burun eta ibili Ondarrun!
Urtero lez 14an PLAZAGAÑIN eingo dou ELKARTASUN bazkaxe. Jakiñin zazen latxeik, tikik aurretixaz hartu birdiz bertan jan ahal ixateko (ANAITAN eta KULIXKAN) 20 euron trukin. Ez laga bixarko ze atzana popa ustel ixan leike.

Azken ikutuk emoti falta gasku, bañe beheko argazkixetan ikusten dozuen latxeik listo da jaxetan bazkai eta afai ederrak etxeko. Atun erre usañak eta sardiñak botaten daben koipi zabalduko diz aurten be Andramaxetan bertatik. Ez zazela iñoiz bertatik pasa? Abuztun 14tik eta 17rarte zabalik eukiko dou, hurreatu!!!


Ahaztu gazku lelengoku noiz ein gendun, bañe urtero etxen douen ekitaldixe ixaten da. Plaxetan aldarrikatzen dou herritxik kanpo dazen kidik etxeratzeko. Alamedan batuko gaz eguerdiko 12xetan, pankarta luze bateaz eta banderolak eskutan hartute buelti eingo dou ARRIGORRI hondartza ingurun. Uretatik be hainbat txalupak aldarrikapen bardiñe eingo dabe.
Aurreko urtitako argazkixak diz behian erakustetzuauzenak.





Aurrera idazten gendun hamen bertan, pikoluk portu aldin aspaldixan dabizen jun etorrixak atxik. Lantzin bihargiñai paperak eskatzen, edo portu sarreran kontrolak ipiniaz pasaten dabe denbori. Hori salatzeko lagun talde batek mezu argi bat laga dotze barra muzturrin.


Idatzi hau jaso dou kuadrilla egune antolatzen ibili dizenan partez:
Kaixo !!! Badatoz Ondarruko jaixak ta badator kuadrila egune be! Aurten be kuadrila egune inddartzeko bidin jarri ga, eta horretako hainbat ekintza antolatu douz. Kafeko atzin 15:30etan bazkaixe egongoda, tikik Anaita eta Kulixkan daz saltzen eta azkan egune Abuztuak 5 ixangora! Anima eta ez ixan azkana tiki hartzen, gerua ta gitxia geatzen diz eta!

San inazio kalin, San inazio ospakizunin (bezperan), sardiña jana eingou kalin. Ikatza prest dakau, sardiñak (25-30 grano kilun) be, allata daz. Alde zahar guztin keie eta usain gozu, zer falta? Apetitu. Hurreatu eta…


