Eskerrik asko Ondarru!!!

 

img-20161016-wa0006

PARTE HARTUKOT JAIALDIA ETA GERO
2016ko urriaren 15ean “Parte hartukot” jaialdia antolatu dugu Gure Esku Dago Ondarroako herri ekimeneko kideok. Hilabete luzeetako hausnarketa, lana eta konpromisoa behar izan du aipatu jaialdiak eta dagoeneko “parte hartukot” esaldia ondarrutarron artean zabaldu da.
Zoriona eta esker ona da jaialdia bukatu eta gero jaso genuen saria, a zelako saria!!! Diruz ordaintzen ez den horietakoa, sentimenduetatik ateratzen dena, bene benetakoa dena, zirrarak eta emozioak sortuz azaleratzen dena.
Zorioneko gaua izan zen eta harro sentitzen gara zorion hori ondarrutarroi eta Ondarroako herriari zabaltzeko gai izan bagara. Beste ekimen askotan ez bezala, eguraldia ere lagun izan genuen eta jarritako 400 aulki motz geratu ziren bildu zen jendetzarentzat. Herritarrok “parte hartukot” zer izango zen ikusteko gogoz bertaratu ziren eta han bertan hainbatek jaialdiaren izenburuari erantzuna aurkitu zioten: jaialdian parte hartzeaz gain, udaberrian Lea-Artibai eskualdean egin nahi dugun herri-galdeketan NEUK BE PARTE HARTUKOT. Hauxe zen mezua eta hauxe konpromisoa!!
Jaialdia herritarrok egina eta herriarentzat izan behar zela argi izan genuen lehen unetik. Talentu handidun herria gara eta talentu handidun herritar ugari ditugu Ondarroan eta honi bai norbanakoek eta baita taldeek ere agertu duten prestutasuna gehitzen badiogu, bere zailtasunean, erraza izan da “parte hartukot” antolatzea. Esker ona geurea da zuekiko, guztiekiko!!
Herritar ugari hurbildu zaizkigu euren iritzia emanez, herritar ugarik ikusi ahal izan dute Gure Esku Dago herri dinamikak pertsona asko biltzeko gunea eskaini dezakeela eta horren adierazle garbiena jarritako bideoa izan zen. Pentsaera desberdinetako jendea, ibilbide desberdineko jendea, ondarrutarrak guztiak eta baita euskal herritarrak ere. Aniztasunaren munduan, gurea ere aniztasuna bildu, eztabaidatu eta adostasunetara iristen lagunduko duen gunea izan nahi: inor arrotz sentituko ez den topaleku.
Ondarroako GED taldeak eskerrak banatu nahi ditu: eskerrak eszenatokian izan genituen artistei, eskerrak euren lan isilarekin guzti hau bideratu zutenei, eskerrak ideiaren sortzaileei, eskerrak guztia lotzeko erronkari baiezkoa emandakoei, eskerrak hilabete luzeetan arratsalde-iluntzean “parte hartukot” sortzen lagundu diguzuenoi eta batik bat eskerrak ondarrutarroi. Zubi Zaharra eta honen inguruak anfiteatro txiki bat bihurtu genuen, berezko edertasunari ondarrutar askoren ametsa lotu genion: jende zoriontsua herri libre batean.
Asko dugu egiteko, baina “ danon artin eingou”.
logoa           Ondarroako GED herri ekimena
2016ko urriak 16

Ondarroako Parte hartukot jaialdia, arrakastatsua bezain jendetsua

 

Bixar danok Donostire!

Bixar Donostin SARE herrittarrak deittute eingo dan manifestaziñoi urgentzixazku de, denpori larriki gaxoik dazen presun kontran du!

Hamen Angelitai (Ibonen ama) eta Urtzai (SARE herrittarreko kidi)-ai HITZAN eindako alkarrizketi irakurteko loturi:

Angelita Burgoa eta Urtza Alkorta: “Larrialdi egoerako manifestazio bat da biharkoa, presazkoa”

Bixar zeatxik jun bihir douen Donostire?

Autobusak egongo diz. Apuntateko Anaitasuna eta Kulixkan!

Ibon eta larriki gaxoik dazen presuk etxea!

Geuk be… Salatzen dut!!!

Zapatun GURE ESKU DAGO !

Zapatun arratsaldeko 17:00an Donostin SAREk deittute manifi dakau Ibon eta larriki gaxoik dazen 10 euskal presun etxeratzi eskatzeko, eta haren ostin ondarrutarrok herri modun dakauen eskubidik aldarrikatzen jarraitxukou: erabakitze eskubidin alde, Gure esku dago!

gure-esku-dago-jaxe-2016-10-15

Atzo ein zan jaialdixan aurkezpen-prentsaurri:

Listo gero beraz zapaturako, bertan ikusiko gaz!

whatsapp-image-2016-10-10-at-22-13-14

San Inazio 48, 5o eta 52kuk etxea duz baixakun

Asko pozten gaz albistiaz bañe… danak etxin ikusi arte, jo ta ke. Adituk diñue mendiko biarrak ondo duzela eta albiste honek baieztatzen dau hori bañe negu hurreatzen dator eta egueldixe be trabesten hasiko da (eurixak, lupeixak,..). 84 familik euran etxitatik kanpo daz ondioik eta mobilizaziñoik jarraitzen dabe. Zapatun 10:00etan Kamiñaldin batuko diz euran egoeri konpondu birdela eskatzeko (gorriz jantzitxe etorteko deixe etxen dabe)

san-inazioko-kaltetuk-2016-09-10

Asteburun ez gaz aspertu herrixan: TONTORRAMENDI, ARGIA, ONGIZATI…

Ekintzaz betetako asteburu euki dou ongun. Zapatun, TONTORRAMENDIre aringaingan, ARGIA egunin Saturraneko ibilbidi eindou, bazkaxe, jokuk, bertsolaxak, antzerkixe, kontzertuk.. Eta domekan herriko ONGIZATEko taldik urten dabe kalea euran lana erakustea. Hamen ekintza desberdiñetako irudixak.

Hasteko TONTORRAMENDIko igoera bertikaleko aringainga karrerakuk,

bertikala4

bertikala2

bertikala3

bertikala1

ARGIA egunekuk diz beste honek

argia5

argia2

argia-1

ONGIZATE talditakuk erakustetzuau amaitzeko

ongizate-1

ongizate

ongizate-2

 

Etorkizune gure eskun da!!!

IMG_20160924_154531.jpg

Atzo Gure Esku Dagok, Ondarruko  Erdi Aroko  jaxe ospatzen dabilela , bi lagunentzako afai eder baten zozketa burutu dau, beran lokalan aurrin.

Zenbaki  saritu: 1.442 ixan da, eta ordezku: 1.475.

Honetaz gain, atzo gure Arraun Elkarti txapeldunakin arratsalde polit bat pasa gendun grabaketa batzuk etxen… ze datorren hilin urriaren 15erako JAI HANDI BAT prestaten gabiz. Egun inportante bat ixango da Ondarrun: kontzertuk, dantzak…. eta hainbat kultur ekintza eta sorpresa eongo diz.

Dakixuen modun, datorren udabarrixan LEA_ARTIBAIko herri askoaz batea ONDARRUn be GALDEKETA bat eingo da, eta prestakuntza guzti hau, egun inportante hori girotzeko ixango da.

Zuen laguntza, eta parte hartzea derrigorrezku de, danak ondo urteteko.

ZURE ESKUN DA!!!                                                                          Ondarruko Gure Esku Dago

IMG_20160923_174019.jpgIMG_20160923_183033.jpg