Lea-Artibai be galdeketetako bidin!

IMG-20160609-WA0007.jpg

Gaur prentsaurreko eta argazki bateaz Ispasterrek Lea-Artibaiko eskualde guztiai pasatza 2017ko udabarrixan erabakitxeko eskubidi gauzatzeko testigu. Ondarruaz batea gitxienez  Aulesti, Etxebarri, Markina, Mendexa eta Lekittok engorabe galdeketi datorren udabarrixan.

tur1.jpg

Erabakitxeko eskubidi gauzatziaz zer ikusixe dakarren barri bakarra ezta hau ixan gaur, ixan be 16 udalerri Nafarrek iragarri dabe eurak be erabakitxea duzela datorren urtin.

Danok batea… aurrea!!!     GEURE ESKUN DA!!!

Hamen Hitzan bideu:

LEIKE proiektuaz bat

Idatzi hau bixaldu dozku LEIKE proieku aurrea daruenak:

2016ko urtarrilan 10in hasi gendun ibilbidi, jada bukatzear da. Hilabete hauetan tzir, euran herrixetan modu autonomun bixitxeko eskubidi bermatu dotzau hiru gaztei, batxe be eskualdin dazen beharrizanak azaleratu be. On, erakunde publikuai dagokie alor honetan aldaketak ein, eta eskubidik bermatzi.

LEIKE proiektu

Honenbestez, ondorengo adierazpena ein, eta hilan 16xan 20:00etan  MARKIÑAko Karmengo Plazan atako dan argazki erraldoirako deialdixe luzatzen dou.

LEIKE 2

Anima!!!

Ekaiñin, ANIZTASUN SEXUALAN ALDE!

– Homofobixe iraganeko kontu de- Erakusketi
Egutegixe Ekainan lehen hamabostaldixe. Ordutegixe: arratsaldetan Leku: Etxelila
Gaiaz Erakusketa honekin norbanakoengana modu apal eta errazean hurbildu nahi da, homofobixin egoeri ezagutzea emoteko eta giza eta sexu eskubidik azaltzeko, gure egiten lagundu dezagun . Honela, homofobiaren kontra etxen ari dan lana aditzera eman eta ikustarazi nahi dugu, eta LGTTBI kolektiboaren kontrako ekintza ankerrak salatu aldi berin.

-La chica Danesa- Film proiekziñoi
Egutegixe Ekainan 28 Ordutegixe: 20:00etan Leku: Bide Onera Zineman
ekañe aniztasunan alde

Gaxe: 20.en hamarkada, Danimarka. Einar (Eddie Redmayne) eta Gerda Wegener (Alicia Vikander) margolari bikotea beraien ospeaz gozatzen ari dira. Kasualitatez, egun batez, koadroetan margotzeko kontrataturik duten modeloak huts egiten die eta lanak garaiz amaitzeko tenkan aurkitzen dira. Koadruk amaitu ahal izateko, Gerdak beran bikotekidiai proposatzen dio galtzerdi eta emakume zapatekin posatzea gorputz erreferentzia bat izan dezan margotzeko. Agerpen berri honek sentimendu ezkutuak azaleratuko ditu Einar-engan: emakume izatearen desioa.

Antolatzaili: Ondarroako Berdintasun Saila

Geuk be ERABAKI nahi dou ein!!!

Gaur Euskal Herriko 34 herritxan bozka lekuk ipini dotxuez galdera honei erantzuteko:

galdeketa gure esku dagoku

Atzo eguerdixan, Ondarruko Gure Esku Dagok motorrak berotzen ipini zitxun 2017xan geuk be antzeako galderiai erantzun bat emoteko. Bañe horra allateko biar asko ein birde eta danon eskuk beharrezkuk diz, prest gaz aurrea etxeko? Ba Animo eta lanea!!!

Erabakitxea guz !!!

Herri bat gaz, erabakitxeko eskubidi dakau eta herritxarron denbori re. Euskal Herrixan inoiz baino indar handixauaz dator erabakitxeko gogu.

Aldarrikapenetik ekintzeta salto ein dou, salto borondati ixatetik borondatiai bidi emotea eta bidi diseinatetik bidi eitxea.

Eta Ondarrun?

Gure ordu alla da. Gure eskualdeko herri geixenak erabakixe hartu dabe. Ezin gaz atzin gelditxu, horretxeatxik datorren udabarrixan geuk be Ondarrun Herri galdeketi bideratu nahi dou.

Ondarru eta ondarrutar guztik batu leiken adierazpen bat aurkeztea guz. Plazaratuko douen adierazpen hau, danok batu eta alkarreaz aurrera etxeko aukeri ixan daixela.

Etorri eta hartu parte!!!                                                                                                                                                     Ondarruko Gure Esku Dago.

ADI5.jpg