Feminismu
Saharako emakumik ezautzen
Asteburun Saharako emakumik ezautzeko aukeri euki dou Ondarrun, jabekuntza eskolin bidez. Marruekosek okupatako lurralditan eta Arjeliako kanpamentutan bixi dizen emakumin esperientzixan barri jakitxeko aukeri euki dou, bertako emakumiai esker.
Hitzak jardunaldixai buruzko kronika interesgarrixe idatzi dau. Hamen dakazue: http://lea-artibaietamutriku.hitza.info/2014/06/16/emakume-sahararra-protagonista-izan-da-ondarroako-jabekuntza-eskolen-topaketan/
Ekainak 18 (eguaztena) hitzaldixe: ‘LESBIANAK SASI GUZTIN GAÑETIK’
Ixena emoteko azkanengoko egunak: emakume saharauixan inguruko topaketak
Ekainak 14rako Udaleko Bardintasun sailak jardunaldi oso interesgarri batzuk antolatu dotxu, harresixan bi alditako emakume saharauixan ingurun. Bertako emakumik etorriko diz Ondarrure, euran esperientzixin barri emotea. Ez galdu, aukera ederra ixango da eta. Ixena emoteko azkanengoko egunak diz, eta nahi dabenak email bat bixaldu bir dau honaxe: etxelila@ondarroakoudala.net

Parte hartuko dabe:
Warda Abdelfah Ahmed (Tindufeko Errefuxatuen kanpamenduetatik), Lala Khaidouma (Lurralde okupatuetatik), Mariam Hasenna(Herri Saharauien diasporatik), Arantza Chacon (Herri Saharauiarekin elkartasun taldetik).
Eztabaidak, Kale ekintzak, Bazkaria, Haima, Erakusketak… Eta gehiago!!!
Goazen Mendebaldeko Emakume Saharauiei gure elkartasuna adieraztera! Animatu zu ere!
Marasmateli saretzen… Argentina arte! Zoixonak Arantza!
Pasa dan urtin ONDARRUn ginekologi zerbitzu integral bat eskatzeko ein zan “Marasmateli saretzen”ekimenan ingurure, ARANTZA IBARRAk grabatako dokumentala aukeratu dabe BUENOS AIRESko Libercine – Genero eta aniztasun jaialdi internazionalin. Laburmetraxan ixenburu “El sonido de la red – Sarearen soinua”.
ZOIXONAK, ARANTZA!!!
Azpiko irudixe, pelikuline da (ALAMEDAN atataku).
Marian Etxaben margolan erakusketi ETXELILAn
Maiatzak 13 (martitzena) 50 sombras de Grey desmontatzen, Etxelilan
Pasa den ikasturteko Ondarroako Udal Liburutegiko datun arabera, liburu irakurriena ixan da 50 Sombras de Grey. Zer dala ta fenomeno hau? Etxelilatik solasaldixe antolatu dou
Ixenburu:50 sombras de Grey desmuntzatzen solasaldia
Hizlaixe: Josune Muñoz San José (Skolastika)
Data: Maiatzak 13, martitzena, 17:30tan
Leku: Etxelilan
Info gehiagorako: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/Hitzaldia50sombrasdeGreydesmuntatzen.aspx
TRANSFEMINISMUai bueltaka, ikastaru ETXELILAn

Emakumintzako Jabekuntza Eskolako ikasturtiaz jarraitxuz, hurrengo ikastaru:
Ixenburu: Transfeminismoarekin bueltaka
Irakasli: Medeak taldi
Data: Maiatzak 8-9
Leku: Etxelilan
Gaxe: Taller honetan feminismun barrun sortutako transfeminismo korronti azalduko da. Gai zehatz batzuk hartuko diz ardatz modun eta horren inguruko hausnarketa barrixak sustatuko diz (prostituziñoi, transexualidadi, genero nortasune, indarkexa matxisti, etab.)
Info gehixaua: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/20140415_OndarroakoEmakumeentzakoJabekuntzaEskola.aspx
“NI emakume Afrikarrakin bat, eta ZU?” erakusketi ETXELILAn
Apirilan 11tik maxatzan 15ea, Afrikako Emakumin egungo egoeriai buruzko argazki erakusketi de ETXELILAn ikusi ahalko dozuena. Erakusketa honetako protagonistak emakume afrikarrak diz. Heziketi, osasune, politiki, gerra-gatazkak, garapena eta ekonomixi arlutatik argazki ibilbidi de bertan erakusten dana.
Informaziñoi gexa, http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/20140416_NikemakumeafrikarrekinbatetazuERAKUSKETAEtxelilan.aspx
Abortu libri eta doaku aldarrikatu dabe herriko ERNAIko gaztik

Espainiar eskuindar ultrakatolikun eta kontserbadorin planteamendun oinarritzen dan abortun lege erreforma honek atzerapausu ekarriko dozku. Honeaz legiaz, Emakumin eskubidik bortxatu eta ukatu nahi dotxuz Gallardon ministruk.
Beste inposaketa baten aurrin topaten gaz, lege honek emakumik etxea buelta etxi nahi dau.
Erreforma honek gizarteko sektore batei eraitxen dotza, Aberatsak ordainddu ahal daben bitxartin, hau ordainddu ezin daben emakumik (klandestinoki…) abortatu bir ixango dabe.
Inposaketa hau ez dou onartzen! Gu, geure gorputzan jabe! Emakumion eskubidik kolokan, IXAN BURUJABE!









