Maiatzak 13 (martitzena) 50 sombras de Grey desmontatzen, Etxelilan

image009

Pasa den ikasturteko Ondarroako Udal Liburutegiko datun arabera, liburu irakurriena ixan da 50 Sombras de Grey. Zer dala ta fenomeno hau? Etxelilatik solasaldixe antolatu dou

Ixenburu:50 sombras de Grey desmuntzatzen solasaldia
Hizlaixe: Josune Muñoz San José (Skolastika)
Data: Maiatzak 13, martitzena, 17:30tan
Leku: Etxelilan

Info gehiagorako: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/Hitzaldia50sombrasdeGreydesmuntatzen.aspx

TRANSFEMINISMUai bueltaka, ikastaru ETXELILAn‏

ikastaroa transfeminismu
Emakumintzako Jabekuntza Eskolako ikasturtiaz jarraitxuz, hurrengo ikastaru:

Ixenburu: Transfeminismoarekin bueltaka

Irakasli: Medeak taldi

Data: Maiatzak 8-9

Leku: Etxelilan

Gaxe: Taller honetan feminismun barrun sortutako transfeminismo korronti azalduko da. Gai zehatz batzuk hartuko diz ardatz modun eta horren inguruko hausnarketa barrixak sustatuko diz (prostituziñoi, transexualidadi, genero nortasune, indarkexa matxisti, etab.)

Info gehixaua: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/20140415_OndarroakoEmakumeentzakoJabekuntzaEskola.aspx

“NI emakume Afrikarrakin bat, eta ZU?” erakusketi ETXELILAn

exposicion_mujeres_africa_may_10 (4)

Apirilan 11tik maxatzan 15ea, Afrikako Emakumin egungo egoeriai buruzko argazki erakusketi de ETXELILAn ikusi ahalko dozuena. Erakusketa honetako protagonistak emakume afrikarrak diz. Heziketi, osasune, politiki, gerra-gatazkak, garapena eta ekonomixi arlutatik argazki ibilbidi de bertan erakusten dana.

Informaziñoi gexa, http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/20140416_NikemakumeafrikarrekinbatetazuERAKUSKETAEtxelilan.aspx

Abortu libri eta doaku aldarrikatu dabe herriko ERNAIko gaztik

4
Espainiar eskuindar ultrakatolikun eta kontserbadorin planteamendun oinarritzen dan  abortun lege erreforma honek atzerapausu ekarriko dozku. Honeaz legiaz, Emakumin eskubidik bortxatu eta ukatu nahi dotxuz Gallardon ministruk.
Beste inposaketa baten aurrin topaten gaz, lege honek emakumik etxea buelta etxi nahi dau.
Erreforma honek gizarteko sektore batei eraitxen dotza, Aberatsak ordainddu ahal daben bitxartin, hau ordainddu ezin daben emakumik (klandestinoki…) abortatu bir ixango dabe.
Inposaketa hau ez dou onartzen! Gu, geure gorputzan jabe! Emakumion eskubidik kolokan, IXAN BURUJABE!
2

“Geure gorputze, Gure erabakixe” aldarrikatu gendun atzo IRUÑAn

Atzo IRUÑAn ein zan manifan millaka emakume batu giñan Euskal Herriko Mugimendu Feministin deixai jarraitxuaz. Hiru berba oiñarritzat hartute: Berbi, Gorputze eta Erabakixe. Euskal Herri guztitxik jun giñan emakume ta gixon. ONDARRUn autobus bat bete gendun. Hamen erakusten dotzuauz bertan ata genduzen aragazkixak:

13

10

8

5

12

3

eta gai honetaz ata daben koplak nahi badozuez entzun, beatu Ahotsa infokuk ata dabena:

 

Emakumik kamara atzin jarritxe trailerra grabatu dabe (eta making off-a)‏

4

EMAKUMIK KAMARA ATZIN ikastaru ixan da otsailetik apirilea Emakumintzako jabekuntza eskolan. Gidoi idaztetik, grabaketa bidaiatuz, zinin mundun lelengoko urratsak emon dotxue bertako ikaslik Gariza Produkzioak taldin gidaritzapin.

Hau de ikastarun sortutaku:

– Trailerra “supermekatua” Historias de 8 de marzo liburutik atatako istorio baten oinarritute. EHko beste herri batzutan grabatzen dabizenakin  bateratute liburun lan osotu eingo da.

Eta sorkuntza prozesu barnebiltzen daben eta ikaslin esperientzixak kontatzen daben Making off-a.

Pasa dan astin, martxoan 27xan,  estreinatu ben trailerra Etxelilan eta jende dexente bertaratu zan.

2Gure artistak bideuan esaten daben latxeik: “hamendik holywoodea!” Famauk zaze!

Info gehiago: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/EMAKUMEAKKAMERAATZEANikastaroaizandaotsailetikapirileraEmakumeentzakojabekuntzaeskolan.aspx

Hamen dakazue trailer zatixe, ia iñor ezautzen dozuen:

Eta hamen azaltzen dabe zelan eiben: