Urrixak 17 (baixaku) SAREAREN OIHUA laburmetraxan estreñaldixe ETXE LILAn

pelikuki urrixan 17xanZuzendaxe: Arantza Ibarra

Antolatzaili: 7 Emakume en movimiento

Egune: Urriak 17 (baixaku)  19:00tan labur-filman  ESTREINALDIXE zuzendaxan aurkezpenaz

            Urriaren 15etik 30ea MARASMATELI ekintzin argazki ERAKUSKETI

Leku: Etxelilan

Gaxe: Dokumentala, Lea Artibai eskualdeko hainbat eragile eta herritarrek Ginekologi zerbitzu integral baten alde burututako ekintzatik abiatuz, eskaera horien borrokaren isla da.Buenos Aires Nazioarteko Libercine “Genero eta sexu aniztasun” Zinemaldian proiektatzeko aukeratua izan zen, “Panorama Documental” deritzoten atalean. Mundu guztiko dokumentalen artean aukeratuta, Arantza Ibarra ondarrutarraren lana,  aurtengo maiatzaren 21ean ospatu zen zinemaldian ikusgai egon zen.  Argentinan oso harrena ona izan du.

Jaxetako erasun inguruko polemikiaz amaitzeko

Jaxetan egondako erasun temik atzanin geu be tartin atrapa gatxu. Idatzi bat ez ei dou nahi publika zabaldu de interneten. Hamen gure iritzixe.

Guk jaxetan emakumin idatzixe jaso gendun, eraso bat salatzen, eta ez gendun zuzenin argitaratu ixenak agertzen zilako eta ez gendulako nahi hainkaik sartu eta min gexa sortu.

On egun batzuk beste idatzi bat jaso dou hilan 13an gerta zan erasun ingurun. Ongun mutil batek idatzisku esaten bera ez zala ixan guapa deitxu bana baine beran ixena zabaldu zala erasotzaile modun eta hori beran kontrako atake bat ixan zala. Beran kuadrilako mutil bat ixan eizan pintadi eiban neska batei guapa deitxutsana, eta kuadrilakuk barre ein eixeben. Hau idatzixe be eztou zuzenin publika eztouelako nahi polemiki handitxu.

Hau polemiki amaitzi nahi douenez, hauxe ixango da honen ingurun argitaratuko douen azkanengoko idatzixe.

Argi geatu gasku hilan 13an mural feministi eiban neska baten kontrako eraso berbal bat egon zala. Eraso deitxu baik, nahibazue esan honei neskiai barre eta burle eitsenela mutil batzuk. Hori be atake bat da azken baten.

Ezin geinke onartu eraso pertsonalik ez dakarren pintada bat etxeatxik neska batei barre eta burle etxeik. Jarrera eskasa ereizten gasku.

Beste alde batetik, erasuk zelan salatu ondo pentsa biko geunke. Berotasunin mobiletatik ustezko erasotzailin ixena zabaltzik kalte gexa ahal dau ein mesedi baino, bai salatutakuai eta batxe salatzailiai be. Eztabaidi desbideratu eta gaiztotu ein leike, hamen kasun pasa dan modun. Ta hainka sartzik egon leikez. Ze mobiletako mezuk asko zabaltzen diz eta gero atzea bueltaik ez dabe eukitxen.

Bardin pasa da geure kontra interneteko sare sozialetan ein dizen salaketakin be: mobiletatik eta internetetik euran ixena kaltetu dala pentsaten daben pertsonak ezin dabe turrunan ixena kaltetu interneten  bidez eta guzurrak esanda. Eurak kritikaten daben bide bardine daz erabiltxen, eta hori kontraesan bat da.

Esan douen latxeik, honen polemikin ingurun ixe gexauarik ez dou argitaratuko, ez douelako nahi morbun jausi. Turrune zabalik da iritzixak emoteko, baine ez atake pertsonalak ein eta polemiki handitzeko. Guk uste dou garbi jokatu douela hamen polemika guztin, geure iritzixe emonda baine inoaz sartu baik eta ixenik argitaratu baik. Irakurliok balorakozue einddouena ondo edo txarto egon dan, baine borondate onenaz einddou.

Hori bai, emakumin kontrako burla eta erasuk ez douz sekule onartuko eta danak salatuko douz turrunin.

image

Guazen jaxetan alkar errespetatea!

9

Kalitan agertu dizen muralak hari luzi daz ekarten. Interneteko eta mobiletako sare sozialetan bolo bolo dabil gaxe. Eta geuk be mezu asko jaso douz, eta ondo pentsa bir ixan dou zer publika eta zer ez.

Atzo jaso gendun lehenengoko mezu, esaten hilan 13an mutil bat murala ein daben neska bateaz sartu zala, guapa deitzen eta molestaten, eta egoera oso biolentu sortu bala. Handik ordu batzuta mezu bardine zabaldu zan mobiletatik, mutile zein zan eta zer eiban esaten.

Mutilan ikuspegixe ezautzeko aukeri be euki dou, interneteko sare sozialan bidez. Beran ustez mural bat etxen daben pertsona batek kritikak jasoten jakin bileuke.

Guk pentsaten dou duda baik muralak kritika ein bir dizela, eta kontrako kritikak be entzun ein bir dizela. Baine eraso pertsonalik ez dakarren mural batei ezin gako erantzun eraso pertsonal bateaz. Eztabaidi eta kritiki bai. Atake pertsonalik ez.

Beste alde batetik, peni emotesku eztabaidi desbideratu ein dalako. Emakumik jasoten daben biolentzixin kontrako pintadak herrixan agertu eta eztabaida guzti zentra da ia guapa deitxu leiken edo ez diskutiutea.

Gauza bat da lagun batei esati oso mutil edo neska guapu dala; beste gauza oso diferente bat da gabaz neska baten atzetik ibiltxi guapa deitzen eta baboseaten, natxe neskik kasoik ez ein.

Bigarren situazinoi askotan gertaten da eta emakumin kontrako biolentzixi de duda baik. Eta bai, horren aurrin emakumik defendiuteko eskubidi dauke.

Amaitzeko, nahi dou esan honen temin ingurun dakazuen iritzixak argitaratzeko prest gazela, beti be atake pertsonalik ez dan bitxartin.

Ondo ondo pasa andramaxak, eta alkar errespeta.