
Ezin dou ulertu 4 sexu eraso eta biolaziñoi bat leporatu eta horrekatxik kartzela zigorrea kondenaten daben tipo hau zelan ixan zan indultau. (Bakarra da holako delitun aurrin 1995eko zigor kodiaz kondena eta indultu jaso dabena! Aztertzeku ixango litxake ze interes edo motibaziñoi dazen horren atzin!).
Ezin dou ulertu komunikabidin papera, ezin dou ulertu honek baezpadakuk zelan segi eitten daben futbol talde baten jokatzen, ezin dou ulertu Portugaleteko Futbol Taldik plantillan holako bat zelan euki leiken, ezin dou ulertu eraso sexistan aurrin ixil eta geldi geatzi… Gauza asko ezin douz ulertu eta ez douzenez ulertzen, ez douz onartzen!
Ez dou onartuko sexu erasukatxik zigortu, inpune urten eta gainea kirolari eredu modun ibiltxi! Eta Ondarrun ixe ein ez bazendu modun futbolin jokatzi! Ez!
Ondarruko Udalin urtarrilan 16an onartutako moziñoi de ondorenguau:


Herriko talde desbardinak ein dabe deixe otsailan 5in, domekan, Aurrera-Portugalete futbol partidu dala-eta, 16:00an Zaldupeko zubixan eingo dan mobilizaziñoin parte hartzeko:
Abasolo, Ondarrun ez zaz ondo etorrixe!
Ez dou onartuko erasotzailleik, ez Ondarrun, ez iñun!
Turruneruok be aurrin eukiko gaittuzu!!!