EKAI MATXE ZATXUAU! Otsailak 16an, 1.urteurren omenaldixe

NAIZEN Euskal Herriko adingabeko transexualan gurasun elkartik jakitxea emon dabenez, Ekai Lersundi Martinez, herriko transexual eta borrokalarixan herixotzin 1. Urteurrenin, omenaldixe antolatu dabe, Otsailak 16 (zapatu) 12:00etan itsas aurreko parkin.

Omenaldixan barrun, beste ekitaldi batzuk be antolatu dotxuez egun bardiñin. Iluntzin Beikozinin batzeko deixe ein dabe jaialdixan parte hartzeko!

Eta 20:00etan Bide Onera zinan (goiko zinan) BUTTERFLI filman aurkezpena egongo da!

Ta post hau aprobetxatuz, hamen lagaten dotsuau Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak pasan astin Ekaien gurasuai einddako elkarrizketi:

https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2019/02/08/ana-martinez-eta-elaxar-lersundi-gure-nahia-trantsizio-prozesua-erabat-despatologizatzea-da/

GERO ARTE EKAI! Gora LGTBI Burruki!

Ikastaru Etxelilan “Genero Nahasmendua”

Judith Butlerren Genero nahasmendua (1990) liburu giltzarrixe da filosofixan eta pentsamendu feministan. Lan honek norabide barri bat emotzan feminismuai eta Queer teorixin zimentarriak jarri zituen. Ikastarun helburu de liburuk darabiltzan kontzeptu eta arrazonamendu nausixak aztertzi eta gogoeta egiti, elkarrekin, Butlerrek identitatearen subertsioaren alde egin duen aldarriaren ondorioz.

ikastaru

ETXELILAK badauke abestixe!

Etxelila Ondarruko emakumin topalekun 5. urteurrena ontxe-ontxe pasata, gaur altza dabe sarea “ETXELILA” ixeneko abestixe! Urteurreneko ekitaldixan ein ben abestixan zuzeneko aurkezpen akustiku. Entzun, altza bolumena eta askatu gerrixak!

Hauxe da sarin, abestixaz batea zabaldu daben mezu:

[ETXELILA ABESTIA]

Orain dela bost urte sortu zen Etxelila Emakumin Topaleku, mugimendu feministaren, emakume elkarteen eta udalaren lanari esker. Eskerrak eman nahi dizkizuegu hau erein eta hazi duzuen guztioi, nolabait proiektuaren parte izan zaretenoi eta proiektuari bizia jarri diozuenoi. Espazio goxo, seguru eta eder bat sortu dugu zuei esker; konplizitatetik, ahizpatasunetik eta zaintzatik. Plazer bat izan da, plazer bat zarete. Eskerrik asko!

Hori dela eta, egindako ibilbideari musika eta hitzak jarri dizkiogu elkarrekin buruak, hankak eta eskuak mugitzeko asmoz. Azalera taldeak sortu du abestia, Nerea Larrinagaren, Goretti Serranoren eta Alba Idoiagabeitiaren kolaborazioekin, eta Uxue Alberdi Estibaritzek jarri dio letra. Igo bolumena eta askatu gerriak, hau da ‘Etxelila’ abestia!

Abendun 14 (baixaku) ETXELILAn bosgarren urteurrenan ospakizune

abenduak 14 etxelilan 5. urteurrena

2013an martxan ipini zan Etxelilan proiektu, herriko mugimendu feministin eskaeriai erantzunez, beraz aurten 5. urteurrena beteten da eta hori ospatzeko jaialdixe antolatu dabe. ETXELILAk bixitxa oparu euki dau urte hauetan (TURRUNE testigu), hitzaldixak, erakusketak, ikastaruk,…..herriko emakume askoren tokixe bihurtu de berau.

Jaialdixan egitarau : Andrabanda batukada feministik emongotza hasieri  eta Beatriz Egizabal Ollokiegi klownak eingo dotxu aurkezle lanak. Egun horretako abestixe sortu daben Azalera taldeko Lorea Zulaika Arriagak, Susunkordan taldeko Goretti Serrano Akarregik eta Nerea Larrinaga Sanchezek kontzertu akustiku eskainiko dabe, eta Amaia Cabero Saizar dantzaixe eongo da ostin. Jaialdixan tzir, herriko emakume talde eta mugimendu feministako kidik be hartuko dabe berbi, eta tarte guzti horretan Artestura Feministan erakusketi ikusteko aukeri eongo da.