ETXELILAK badauke abestixe!

Etxelila Ondarruko emakumin topalekun 5. urteurrena ontxe-ontxe pasata, gaur altza dabe sarea “ETXELILA” ixeneko abestixe! Urteurreneko ekitaldixan ein ben abestixan zuzeneko aurkezpen akustiku. Entzun, altza bolumena eta askatu gerrixak!

Hauxe da sarin, abestixaz batea zabaldu daben mezu:

[ETXELILA ABESTIA]

Orain dela bost urte sortu zen Etxelila Emakumin Topaleku, mugimendu feministaren, emakume elkarteen eta udalaren lanari esker. Eskerrak eman nahi dizkizuegu hau erein eta hazi duzuen guztioi, nolabait proiektuaren parte izan zaretenoi eta proiektuari bizia jarri diozuenoi. Espazio goxo, seguru eta eder bat sortu dugu zuei esker; konplizitatetik, ahizpatasunetik eta zaintzatik. Plazer bat izan da, plazer bat zarete. Eskerrik asko!

Hori dela eta, egindako ibilbideari musika eta hitzak jarri dizkiogu elkarrekin buruak, hankak eta eskuak mugitzeko asmoz. Azalera taldeak sortu du abestia, Nerea Larrinagaren, Goretti Serranoren eta Alba Idoiagabeitiaren kolaborazioekin, eta Uxue Alberdi Estibaritzek jarri dio letra. Igo bolumena eta askatu gerriak, hau da ‘Etxelila’ abestia!

Iruzkin bat utzi

Feminismu, Herri mugimenduk atalean

Erantzunak itxita daude.