Abendun 14 (baixaku) ETXELILAn bosgarren urteurrenan ospakizune

abenduak 14 etxelilan 5. urteurrena

2013an martxan ipini zan Etxelilan proiektu, herriko mugimendu feministin eskaeriai erantzunez, beraz aurten 5. urteurrena beteten da eta hori ospatzeko jaialdixe antolatu dabe. ETXELILAk bixitxa oparu euki dau urte hauetan (TURRUNE testigu), hitzaldixak, erakusketak, ikastaruk,…..herriko emakume askoren tokixe bihurtu de berau.

Jaialdixan egitarau : Andrabanda batukada feministik emongotza hasieri  eta Beatriz Egizabal Ollokiegi klownak eingo dotxu aurkezle lanak. Egun horretako abestixe sortu daben Azalera taldeko Lorea Zulaika Arriagak, Susunkordan taldeko Goretti Serrano Akarregik eta Nerea Larrinaga Sanchezek kontzertu akustiku eskainiko dabe, eta Amaia Cabero Saizar dantzaixe eongo da ostin. Jaialdixan tzir, herriko emakume talde eta mugimendu feministako kidik be hartuko dabe berbi, eta tarte guzti horretan Artestura Feministan erakusketi ikusteko aukeri eongo da.