Etxaldeko Emakumik eta Ermuko Emakumeen Topalekuak eindako erakusketi eukikou ikusgai Etxelilan, urtarrillin tzir. Hurreatu ikustea!

Etxaldeko Emakumik eta Ermuko Emakumeen Topalekuak eindako erakusketi eukikou ikusgai Etxelilan, urtarrillin tzir. Hurreatu ikustea!

[JABEKUNTZA ESKOLI] Neska Gaztin Txokun, urtiai hasieri emoteko proposamen berezi bateaz datoz.
Amaia Lekunberri Ansolak, anorexia feminismutik aztertzeko eta gai honen ingurun hausnartzeko saiu prestatu dabe, baixaku honetako. Zalantzak, iritzixak, esperientzxiak, egonezinak elkarbanatu nahi? Hurreatu baixakun Etxelila!


Jakiñe da emakumeoi* espazixo publiku ukatu ixan gazkule eta, gaur egun be, oholtzak ez dizela ondioik espazixo seguru bilakatu guretzat. 2018. urtin estatu mailan ospatutako musika jaialdxietako datuk diñue emakumion* oholtza gañin egoti ez dala %20re alla. Formakuntza honen bitxartez, gaur egungo euskal musika eszeniai buruzko analisi kritiko bat eingo da, genero ikuspegixe ardatz hartute. Hausnarketaz gain, emakumeak* instrumentuk hartu eta espazixo publikoa bideratzi ixango da helburu.
Ixen emoti: Udal Diru Bilketa bulegun (goxez) eta Etxelilan (martitzenetik baixakure arratsaldez).
Txakur Gorria kolektibun eskutik eta Lanku kultur zerbitzun bitxartez MIREN AMURIZAk, ANE LABAKAk, MALEN AMENABARREk eta MAITE BERRIOZABALek bertso saio berezixe eta erakusketi eskeiniko dosku. Bertsolaritzi eta emakumik uztartuz histoixi irakurteko modu bat azaldukozku.

Herriko hainbat emakume artisten parte hartziaz, eta Emakume Kontseiluaz batea antolatutako egitarau!!!

Hizlarixe: Jule Goikoetxea, idazli, aktibisti eta irakasli.
Egune: Azaroak 27
Ordutegixe: 19:30
Leku: Etxelila Antolatzaili: UXU Emakumeen Elkartea


Adiñe eta generu gure gizarteko diskriminaziñoi forma handixenetakuk diz, arrazarekin batea. Taller hauetan, ADINKERIA SEXISTA ixeneko fenomenu ezautu, emakume zaharran arteko sari eratu eta ahalduntze pertsonal eta kolektibuk garatzeko aukeri eukiko dou.
“Zaharrak zuen etorkizuna gara” lelo ederra ixango litxake emakume zaharrak beste begi batzukin begiratzen hasteko eta gure buru be, beste ikuspegi batetik ikusteko. Bazatoz?
Datorren astetik aurrera (hilak 13), eguazten goxetan Etxelilan!

Gaur Euskal Herriko mugimendu feministiai erraieta beatu (barrure beatu) eta etorkizuneko erronkak plazaratzeko egune ixan da.

Eta zer/zelan? Sistemi eraldatzea guzela, praktikatik, egunerokotasunetik norbera eta kolektibu interpelaten, euskal agenda sozial eta politiko propixo bateaz… kapitala erdigunetik kendu eta zaintzatik beste herri eredu bat eraikitzea guz. Sistema kapitalista (hetero)pratriarkal kolonialisti arrakalatzea guz. Euskal Herri feminista bat eraikitxea bidin, dana eraldatzeko prest! Salda badago!
.


3.ooo emakume batu gaz gaur, baixakun hasi eta domeka bittartin Durangon eingo dizen V. jardunaldi FEMINISTETAN, da tartin TURRUNEruk eongo gaz. Bertan, eztabaidatu, gozatu eta aldarrikatu eingou Euskal Herri osotik etorritxako emakumiok.

Ondarruko emakume talde zabala egon ga bertan argazkixan ikusiko dozuen latxeik. Bertan bost ardatz zehaztu dou: Gorputze eta sexualitati, indarkeixa gabeko bixitxak, dekolonitati, bixitxak erdigunin ipintxi eta mugimendu feministin berai buruzko eztabaidi.



