Ondarroako Ezker Abertzalearen gaurko herri batzarra

Gaur einddako batzarrin herriko ezker abertzalik hemendik aurrera erungo daben estrategixi landu dau. Egoera barrixan aurrin, lehen einddaku baloratu ta aurrerantzin bidi zelan zuzendu argitxu dou danon artin. Erakunde politiko barrixan zehaztasunak azaldu dozku. Gaztik euran lan esparru  gatxik berba ein dozku, ta azkanin sindikalgintza arlu ikutu de. Galdera sorta ederra egon da, ta erantzunak be bai.

Turrunak, bi urte!

Datorren astin bi urte beteten douz. Atzo hasi ginalakun!

Hor denpora tartin Turrune Ondarruko komunikabide erreferentziala bihurtu de. Betiko komunikabidik gure herrixan ingurun emoten daben irudixai beste ikuspegi bat emotsau: herritxarra, kritiku, euskaltzali eta abertzali. Eta horretxetan segi etxeko asmu dakau, herritxarran babesa be badakauelako. Ikusi, bestelan, zemat jente sartzen dan egunero Turrunin:

Sortu ginanetik 250.000 bisitxatik gora euki douz, eta egunero 500 pertsonatik gora sartzen diz gure blogea. Ez hori bakarrik. Kanpun dazen ondarrutar askorentzako herrixaz dakarren lotura arinena gaz. Munduko leko askotatik eukitxen douz bisitxak egunero. Ongo hilin, adibidez, Islandiatik 221 bisitxa euki douz, Erresuma Batutik 217, Frantzitxik (ala Iparraldetik?) 149, Poloniatik 83…

Badakiau horren datuon atzin ondarrutar pilo bat dazela. Segi Turrunin sartzen, eta segi zeuen iritzixak, aportazinoik, argazkixak… bixaltzen. Turrune danok gaz eta!

Arnaldo Otegi: “Bakearen etsaiek ez dute euskal herrian irabaziko”

Egun hauetan iritsi diren sententzien harira (epaitegi konstituzionalak Parot dotrinaz eman duena eta gure kasuaz atera berri dena), gure Euskal Herri zaharrak bizi duen egoera politikoa analizatzerakoan ahaztu ezin diren erreflexio batzuk zuenganatu nahi ditugu.

a) Lehenik eta behin esan, egun hauetan zenbait politikok botere judizialaren independentziaz ( OCDEk 64. postuan jartzen duena, Iran eta Egiptokoen tartean) eta zuzenbide estatuaz erabiliko duten gezur-jarioaren aurrean, guk datu ziur bat emango dizuegula: orain dela aste batzuk, hilabete baino gehiago, gure informazio-iturriek (11M delakoaz informatu nindutenak barne) zehaztasun ia milimetrikoz adierazi ziguten zein izango zen Parot dotrina dela eta, erabiliko zuten irizpidea… baita Bateragune deitu duten auzian sententzia zein izango zen eta noiz emango zen ere. Argi dago, beraz. Konstatazio honek gure duda guztiak erabat baztertzen ditu eta argi uzten du independentismoarekin lotura duten ebazpen judizial guztiak irizpide politikoetan oinarriturik ematen direla.

b) Bigarrenez, behin eta berriz adierazi dudana birgogora nahi dizuet. Badago Ezker Abertzaleak eta Mugimendu Soberanistek abian jarritako Bake Prozesua, gero eta etsipen eta amorru handiagoz, blokeatu, neutralizatu eta deusezteko agenda bat, bakearen etsaiek kudeatzen dutena, Beraz, bazter dezagun edozein duda: agenda honen eta berau kudeatzen dutenen borondatea Euskal Herrian Bakea eta Demokrazia oztopatzea da. Horixe dute helburu agendaren kudeatzaile diren Rajoy, Rubalcaba, Basagoiti, inteligentzia zerbitzuek e.a.

c) Eta, zergatik bakea oztopatu? galdetuko dute batzuek. Erantzuna argia da: ez dute bakerako agendarik. Eroso zeuden (bide batez negozio politikoa eta ekonomikoa ere eginez) lehengo eskema “antiterroristan”, euren erantzunkizuna eta berezkoa duten izaera antidemokratikoa estaliz eta jarrera politikoaren ahultasuna makilatuz. Gaur egun bakeak izua sortzen die…Horregatik blokeatzen dute euren esku dauden arlo guztietan: kartzeletan, errepresio-jardunean. Hori behar dute, badakitelako gatazkaren ondorioak gainditzeak haren jatorriaz eztabaidatzera eramango gaituela. Eta pauso hori emateko ez dute ez agendarik, ez alternatiba sinesgarririk. Ondo dakite ez dutela arrazoi demokratikorik, Euskal Herriak nazio gisa errespetatua izateko eta bere etorkizuna askatasunez eta demokratikoki erabakitzeko duen eskubide ukatzen jarraitzeko.

d) Euskaldun familia askoren sufrimendua areagotzen duen jarrera errepresibo honekin, beste bi helburu lortu nahi dituzte:

d1) Independentismoa bazter dezagula, frustrazioaren eraginez gure ahalmenetan konfidantza galduz, euren indarrezko jarrera aldatzeko gai ez garela izango sinestaraziz. Ez horrelakorik sinetsi une batez ere, estatu horren indarra angentinar tango batek neurtzen baitu… eta bitartean EB eta AEB beste aldera begira daude.

d2) Gainera, honako honetan estatuak baskongadetan egingo diren hurrengo hauteskundeetarako hautagai bat neutralizatu nahi izan omen du. Ulertuko duzuenez, niretzat harrotzeko motiboa da Ezker Abertzaleko militante izanik Estatuak uste izatea, ni hautagai izanda independentismoak hauteskunde autonomikoak irabazi egingo lituzkeela. Badakigu, beraz, bakearen etsaiek nolako hautagaiak ez dituen gustuko. Presta dezagun, bada, pozez erantzun demokratikorik finena; lor dezagun, historian lehen aldiz, baskongadetako hurrengo hauteskundeetan independentismoak irabazteko aukera handiekin lehiatu dezan.

Eta bukatzeko, ez dezagun inoiz ahaztu estrategia berrian borroka armatua desagertzea eta hauteskunde zein instituzioetan parte hartzea nahitaezko baldintza den bezala, hori ere ez dela aski izango antolaketa, borroka, bakezko desobedientziarik gabe… hau da, bakearen etsaiei erronka orokorra egingo dion estrategia.

Hauxe da Gernika eta Amaiur, Telesforo eta Pasionaria, Santi eta Josu, Jon, Fidel eta Che izan zirenen seme-alabek hartu dugun bide malkartsua. Egin irri, borrokatzera goaz eta!

Arnaldo Otegi (Bateragune auziko bost kideen izenean)
IRABAZIKO DUGU!!

Entzun Brankaz!

Radixun 21. urteurrena dala eta, gaur 4 orduko Brankaza einddou. Eta motz geatu gasku!

Lehenengo bi ordutan udalai buruz einddou berba. Ordubete guzur etxeko proiekto barrixai buruz eta kultur batzordiai buruz. Bigarren ordu aurrekontu parte hartzailiai eta batzorde desberdinai buruz berbetan

Hurrengo bi orduk Mikeleaz hasi douz eta gaur egungo Euskal Herriko egoera politikuai errepasu emon dotsau. Gero Marikalanbre eta Amona Txinparta euki douz, Saharai eta euran abenturai buruz berbetan. Amaitzeko, Oierrek eskualdeko LZP-PTPai buruz einddosku berba.

Ez ahaztu, Radixuko 48 orduk aurrea jarraitzen dabela.