2011 urtiai errepasu (4): Turrune, urte osun komunikaten

Amatxu de 2011 urti. Entera baik pasa diz 12 hile. Eta atzea beatzen badou, konturatuko gaz eztouela geldik eoteko astirik be euki.

Turrunin be ahaleginddu gaz kaleko ritmu jarraitzen: presuk, hauteskundik, mobilizazinoik… baine baitxe beste pilo bat gauza be: kontzertuk, kirola, jaxak eta parrandak… danea ailaten ahaleginddu ga. Eta hori posible ixan da laguntzaile asko euki douzelako. Eskerrik asko Iñaki, Xabi, Esti, Saioa, Irati, Naiara, Leire, Oier, Eneko, Eñaut, Egoitz, Maite, Deñe, Iker… Eskerrik asko danoi zeuen testuk, argazkixak eta kartelak bixaltzearren! Eta segi, segi bixaltzen hamendik aurrea be geure helbidea: otzara@hotmail.com

Munduai buelti be emotsau kanpun dazen ondarrutarran eskutik. Beste herrialde batzutako burruka sozial eta politikuk ezautu douz, gutxitutako kulturan eta hizkuntzan barri euki dou… Eta badakiau munduntzir dabizen ondarrutar askontzako Turrune goxeroko armozu dela. Pozten gaz zeuen herrimini bixkat asetzi lortzen douelako!

Jentin interesak eta erantzunak inddartu eitten gatxu: urti 12000 bixitxaz hasi gendun, eta gaur de egune 177260 bixitxa aila gazena!

Datorren urtin be Turrune sendotzen jarraitzeko asmu dakau. Batetik, iritzi atala nahi dou inddartu. Horretako, herriko arlo desberdinetan dabizen pertsonak nahi douz lotu, herriko gorabeherai buruz euran iritzixe emoteko.

Bestetik, argazki zaharrak be nahi douz jaso. Ezker abertzalin artxibo historiko bat osatzen gabiz, eta argazki zaharrak gordeti inportanti de. Baine eztouz bakarrik gordeko, Turrunin be ipiniko douz.

Aurten, facebookea be eingou salto. Badakiau herritxar asko ibiltxen dizela facebooken, eta eurakana aiateko, kontu bat sortu dou. Turrunin argitaratzen douzen notizixa garrantzitsuenak facebooken be ipinikouz, ahalik eta jente gexenana aiateko. Hauxe ixango da gure helbidi: http://www.facebook.com/profile.php?id=100003273472243

Ia ba datorren urtin be notizixa onak emoten jarraitxu ahal douen. Ia danak etxea ekarten douzen eta ia Ondarru beti lakoxe alai eta bixi mantentzen douen.

Urte barri on danoi!

2011 urtiai errepasu (3): hauteskunde urti

Zelan hasi gendun urti, eta zelan amatxu dou! On dala urtebete, PNVn Gestora antidemokratiko batek agintzeban Ondarrun, herrixai lepu emonda. Gaur egunin, udaleko atik zabalik daz eta auzo batzarretan eta batzorditan parte hartu geinke.

Hau aldaketiau maxatzeko udal hauteskunditan etorri zan. Ezkertiar eta abertzalion koalizinoik (Bilduk) 2957 boto lortu zitxun, marka historiku Ondarruko udal hauteskunditan. Jentik aurreko urtitako politika ilunaz amaitzeko gogu eukan, eta hori hauteskunde emaitzetan igarri zan.

Egixe esan, hauteskunde aurreko egunetan igarten zan jentin ilusinoi eta gogu. Hainbeste urte udaletik kanpoa egon eta gero, normala be bazan. Herrixan graba gendun lip dubin be ederto igarri zan hori inddarroi. “Herrixe udaletxea” aldarrikatzen, pilo bat ondarrutar batu ginan! Euskal Herri osuai buelti emotsan gure bideuk, eta 61.000 bixitxatik gora eukitxuz azkanengoko hilitan!

Baine hori aldaketa gogu ez da ixan bakarrik herri mailaku. Euskal Herri osun be garai politiko barri bat zabaldu de. Azaruko hauteskunditan Amaiurrek lortutako emaitzak horren seinale. Ondarrun be igarri zan hori olatuoi.

Bilduaz hasitxako aldaketik, Amaiurreaz euki dau segidi. Eta seguro hurrengo urtitan inddartzen jungo dala. Inportantiena, baine, egunero biharra eitten jarraitzi ixango da!

Bixar azaroak 30 SAN ANDRES egune abertzalik ospatzen dugun egune

Egun hontan 1930.urtean EAE-ANVk, hau da, ezker abertzale historikuk,  idazki bat atera zuen (el manifiesto de San Andres deritzona), bertan, ezker abertzalearen oinarriak finkatu ziren. Urte hartatik aurrera  egun hori ospakizun eguna bihurtu izan da, ta nahiz eta debekatuta izan, FRANCO denboretan ere ospatzen jarraitu izan dugu. Geroztik , “demokrazian”, argiago eta nabarmenago kalera atera izan gara, eta horren adibide argiak, beheko argazkiak.

2011ko Espainiako kongresu eta senaturako hauteskunde emaitzak Ondarroan

  Amaiur PNV PP PSOE Zuri Baliogabeak
1.1.A – ERAKUSKETA ARETOA
(Alde Zaharra,
Kamiñalde, Pixape…)
 287 138  18  23  – –
1.1.B – ERAKUSKETA ARETOA
(Alde Zaharra,
Kamiñalde, Pixape…)
 166 100  14  19     
1.2.U – HAURTZAINDEGIA
(Artabide, Itsas Aurre inguru,
Kantxopi…)
 320 211  45  17  – –
1.3.U – HAURTZAINDEGIA
(Artabide, Antiguako Ama,
Egidazu…)
 290 248  56  16  – –
2.1.U – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Txori Erreka…)
 223 133  13  16  – –
2.2.A – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Institutu aurri, Txori Erreka,
Iñaki Deuna…)
 319 186  23  17  – –
2.2.B – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Institutu aurri, Txori Erreka,
Iñaki Deuna…)
 166 103  7  16  – –
3.1.U – INSTITUTUA
(Gorozika, MAgdalena,
San Juan Txurru,
Txori Erreka…)
 249  155  21  34 – –
2.3.A – KAMIÑAZPI
(Iturribarri, Ibaiondo…)
 379 155  39  23  – –
2.3.B – KAMIÑAZPI
(Iturribarri, Ibaiondo…)
 279 135  27  30  – –
Guztira  2678 1564      – –

Domekan, hauteskunde datuak zuzenean Turrunean

Maxatzeko hauteskunditan ein gendun modun, domekan hauteskunditako Ondarruko datuk zuzenin emongo douz Turrunin, arratsaldeko 9retatik aurrea.

Rekuentu konpañixan eta giro onin jarraitxu nahi dabenak, Txokure ahalkora jun, bertan be boto kontaketi eingo da eta!

Ez ahaztu, domekan, bozkatu Amaiur! (Ahal dala, goxin goxa, gero siesti gexei luzatu baik!)