Gaur aurkeztu de EUSKAL HERRIA BILDUn Gipuzkoako zerrenda, ta bertan 8.a zerrendan ondarrutar bat du, UNAI URRUZUNO. Inkesta guztin arabera legebiltzarkide atarako da.
Ezker Abertzali
Ondarroako ezker abertzaleko BETERANUAI eskainitako omenaldixe
Ixe hilabete pasa da eurai eskeini gentzan omenaldixe ospatu gendule, bañe sarea altzati merezi dauela pentsaten dou ta hori dala ta bertan atatako argazki zein bertsuk diz ondoko hauek.
Banan banan ez genduke denboraik eukiko danak ixendatzeko ta hori konpontzeko pertsona bat aukeratu gendun danak ordezkatzeko, MIREN SANTOS “KRUZELLU”, nahiz ta gutzako Miren Karril ixan.
Pertsonin aukeraketan igarri gendule pentsatzen dou, beran umiltasune ta lan etxeko erak gure edadekuk oso ondo ordezkatzen dotxulako, ta jentik holan ulertu dabelako.
Zoixonez, ta nahiz ta ez espero, aurkezle berezixe euki dou ekitaldixe aurkezteko
Ta ekitaldixe aberasteko, gure bertsolaxak bertso sorti eskeini dozkun
Azpixan agertzen dizenak abestu genduzen HABANERA doinuaz
PLAZAGAINEKO GURE BETERANUAI
| 1 – Plazagaineko montaiamontaia handia da baña
Urtero zabaldutzen da izugarrizko hazaña Antolatzaileak hasi ta besteak lan bikaña Toldo mahai ta banko lapiko eta sartaña Bakoitza bere puestora hartuta dago tamaña Edadekoen trukoak eta zenbat artimaña Dana ematen dun jendea zoriontzekoa alajaña Mila esker guztiori zarete onenan haña. |
2- Hainbeste urte lanean
pasatako lagun zaharrak asko zarete herrian ez dira izen bakarrak Agurtza, Edur, Matilde a ze nolako beharrak Errapel, Imanol, Sabin.. herri honen irriparrak Gure artetik joan direnak pizturik dauden sugarrak askatasunaren bila garamatzaten indarrak Militantzian eredu gure bideko izarrak egizko euskaldunak ta egizko ondarrutarrak. |
| 3 – Plaza gainean jardunak
ezin izendatu danak Hemendik pasatu dira amuma, aitite ta amak Gure bihotzetan dagoz izenak eta izanak baita ondino hementxe gure ondun dagozanak Ezin daitezke ordaindu zuek egindako lanak Eta gutxiegi dira bertso batean esanak Zuen omenez gaur dira bazkari hontako janak Hartu txalo beroenak Bihotz bihotzez emanak. |
4 – Ondarruk badu altxor bat
hori da elkartasuna herritarren lan ixila ta eskuzabaltasuna. Gaur eskertu nahi genuke txikien haunditasuna emakume jator baten lana ta umiltasuna. Bihotzez maite zaitugu Ai Miren Karril laguna plazagainin zein edonon beti umorez jarduna tori gure besarkada tori gure maitasuna hain zuzen urte hauetan guri eman diguzuna. |
(Botx, Jon Arrizabalaga eta Jon Maia)
2012-08-14 Amnistia eguna
Amaitzeko argazki berezi bat erakutsikotzuau, aurtengo ANDRAMAXETAN atataku su artifizialetan:
…ta berau eskeintzen dotzau bixotzez geure beterano guztiai MILA ESKER esanaz!
Kurtso politiko barrirako inddarrak hartute, EKIN LANAI
Suerti euki douenok, batez be lana eukitxe arren, egun batzuk hartu douz oporreta juteko, leku barrixak ikusi ta jende desbardine ezagutzeko. Mendi ta hondartzetan ideiak argitxu ta irailetik aurreako lanai zelan aurrea ein buruai bueltak emon dotsau. Merezi dau noizin behin gelditxu ta haixe barrixak hartzi. Ia argazki batzun bidez zeuei be allaten gatzuen horrek haxiok.
Oharra: Posta bidezko botu emoteko ordutegixe
Ohar bat: posta bidezko botu emoteko ordutegixe 18:00retatik 20:00reta da, Txokun, astelehenetik baixakure. Atzo txarto ipini gendun. Parkatu eragozpenak!
Korreo bidezko botu emoteko aukeri, zabalik
Plazagaineko jantokixe zelan montaten da?
Lagun batek hauxe bideu bixaldusku, plazagaineko jantokixe zelan montaten dan ikusteko, 2008ko argazkixakin. Lagundu nahi dabenak, urreatzi daukela Plazagainea ongo egunetan. Danontzako da biharra, eta seguru ondo pasako douela!
Abuztuak 12 (domeki). Bazatoz musin jolastea?
Ekainak 29 (baixaku). Dokumentala, Goiko Zinan: Gazta zati bat
Azken orduku, SORTU legaliza dau Espainiar “justiziak”
Ezker abertzalea berriz ere legezkoa da Espainiako Justizian, bederatzi urteren ondoren. Izan ere, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Sortu ezker abertzaleko alderdi politikoaren defentsak aurkeztutako babes helegiteari arrazoi eman dio, auzitegiak berak arratsaldeko bostak pasatxo zirela esan duenez, eta Sortu legezko da, estatutuak aurkeztu eta urtebete pasatxora. Ofizialki oraindik ez dago bozketaren berri; ElPais.es-ek dio aldeko sei boto izan direla eta kontrako bost.
2003an hasi ziren ezker abertzaleko alderdi edo plataforma politikoen aurkako ilegalizazioak; Auzitegi Gorenak urte hartako martxoan utzi zituen legez kanpo Batasuna, HB eta EH, “ETAren tresna eta ETAkoak” zirela jota
Ondarroako Ezker Abertzalearen gaurko herri batzarra
Gaur einddako batzarrin herriko ezker abertzalik hemendik aurrera erungo daben estrategixi landu dau. Egoera barrixan aurrin, lehen einddaku baloratu ta aurrerantzin bidi zelan zuzendu argitxu dou danon artin. Erakunde politiko barrixan zehaztasunak azaldu dozku. Gaztik euran lan esparru gatxik berba ein dozku, ta azkanin sindikalgintza arlu ikutu de. Galdera sorta ederra egon da, ta erantzunak be bai.
![20120913_ehbildu_gipuzkoa[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/09/20120913_ehbildu_gipuzkoa1.jpg?w=636)














![logo-sortu1[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/06/logo-sortu11.jpg?w=636)

