Askotako emosku opor txiki honek. Kanpoa jun dizenak (Levante eta Andaluzi aldea gexen bat) eguraldi aldrebesa euki dabe ta txamarrak soñetik eztotxueZ kendu eta guk ostea eguraldixe lagun euki dou. Hamen egun hauetan jaso douen argazki bildumi.
BENIDORM aldin EH Bilduk bertan euazen herrittarrak batutxu giro ezin hobin,



LEMOA aldin ibili dizenak be badaz ERNAIko gaztik deitxutako BULKADA ihardunaldixetan (kontzertuk, hitzaldixak, tallerrak…)


ABERRI EGUNE Iruña aldin ospatzen be ibili diz beste batzuk

Sahara aldin dabizenak be ospatu dabe ABERRI EGUNE





JOSPA BARRUETABEÑA ALKORTA gutzat JOSPA BURGO hildde gaur 88 urte eukazela. Aspaldi makal euan osasun aldetik bañe ezautu douenok badakiau bixik jarraitzeko borrokan ibiliko zala atzanerarte. Urtik zin Gasteiz aldea jun zala bixitxea bañe Ondarru matxi zala be argi dakau. Kamiñazpin bixi ixan zan urte askun, bide ertzeko etxin Juan Bilbao senarraz eta 4 seme alabakin. Frankismo garaixin konspiratzalle asko pasa zin beran etxetik ta emakume gogor bañe bixotz handiku zala erakutsizkun. “Demokrazixi” alla zanin, Kamiñazpiko Ezker Abertzaleko emakume taldeko kidi bihurtu zan, paperak pea, botuk banatu, auzoko kezkak bideratu….. MILITANTI letra handiz. Beti gogoratuko zatxuau. Gora gu ta gutarrak!!






























