M-30: TURRUNE greban

m30 greba orokorraMotibuk sobran daz gu be greba juteko. Bixar gabaz greba eguneko datuk sartuko douz, bañe horretako zeuen laguntzin beharra dakau. Argazkixak, bideuak, lantegixetako datuk, reflexiñoik, edozer informaziñoik balixo dozku. Beraz badakixue, hau de TURRUNAN helbidi: otzara@hotmail.com Animatu eta idatzi

greba - copiaONDARRU danon artin gelditzi lortu birdou, lana eitten douenok ta lanik ez dakauenok, ikasten gabizenok, zahartzarun gazenok, etxin lan eitten douenok, …

 

Bixar, greba orokorra!

Ondarruko greba komiteak konzentrazioa egin dau “Bankuek krisia eragin, langileok ordaindu. M30 greba!” lemapean. Bihar eskubide sozial eta laboral duinen alde denok kalera! Euskal Herriak eredu propioa! Bihar goizeko 10etan mobilizazioa alamedatik, ondoren denok Bilbora eta arratsaldeko 18:00etan manifestazioa Alamedatik.

IMG_20130529_130514(1)

Greba orokorreako preparata gaz!

Hauxe da Ondarrun greba orokorra dala ta preparata dazen ekintzak. Anima eta parte hartu! Eskubide sozialan alde, murrizketan kontra: maiatzak 30, greba orokorra!

IMG_20130523_112237Ta ontxe bertan lelengoko datuk alla gazku, EIKA lantegiko biharginak ein dabe bozketi greba jun ala ez, eta hau ixan da euran erantzune, grebi BAI 224, eta EZ 156. Beraz GREBA duz.  Maxatzan 30 danok KALEA, erantzun beharra dakau, bestelan burutik bera KAKA ein gosku eta.

Ondarruko LAB sindikatuk, bulego barrixak zabaltzen dotxu.

labBixar, baixaku, hilak 12, arratsaldeko seiretan ixango da bulego barrixan inauguraziñoi ekitaldixe. Lehen Kamiñazpin euken lokala, ta on Ikastola kaleko 2. zenbakitxik bideratuko dabe herri eta eskualdeko ekintza sindikala. “Aldaketa honen bidez ,langileen borrokarako hobeto antolatzea bilatzen dugu” azaldu doskue bertako arduradunek.

CAM00020Beraz badakixue, LABek dei eittetza beran militante eta sinpatizante guztiai, bixar lokal barrixak ezautu eta alkarreaz egotea.