Eskubide sozialak
Apirilak 29 (martitzena) hitzaldixe: Euskal Herriko sozioekonomixi, gaztin eta sindikalismun ikuspegitxik
Apirilak 28, lan osasunaren nazioarteko egune
“ESKALE BARRIXAK” performantzi ONDARRUko kalitan
Emon zeure iritzixe, karta sozialeako
Euskal Herriko eskubidin karti lantzen dabizen taldik herritxarran iritzixe nahi dabe jakin.Zeintzuk diz gure eskubide sozialak? Zer dinozu lan eskubin ingurun? Zer ein bir de aniztasunaz? Eta ingurumenaz? Zelan lortu bardintasune?
Iritzixak jasoteko buzoik ipinitxuez herrixan. Anima, danon artin geure eskubidik zeintzuk dizen zehaztu eta aldarrikatu bir dou eta!
Martxoak 7, kontserberetako biharginak euran eskubidik aldarrikatuko dotxuez
Bixar Bizkaiko (eta Ondarruko) kontserba fabriketako biharginak ordu erdiko paroi etxea daz deitxute, eguerdixan. Langile gexenak emakumik diz, eta euran gaur egungo lan baldintzak eskasak badiz (bihargin askok 900 euro kobraten dotxuez bakarrik!), hamendik aurrea eskasauak ixango diz PPk onartutako erreforma laboralan ondorixoz. Ixan be, kontserbetako nausixak Espaini mailako konbenixu aplikako dabe hamendik aurrea, eta on arte lortutako eskubide asko galduko dotxuez biharginak.
Emakume langilion eskubidik defendatzeko eraik onena, bixar kontserberetako emakumiai elkartasune erakusti! Gora emakume langilik!
Urtarrilak 18 (zapatu) eztabaidi, eskubide sozialan kartin ingurun
Ikaslik be, LOMCEn aurka kalea urtengo dabe
Euskal Herrixan GURE HEZKUNTZA! LOMCEri EZ! Urrixak 12 danok BILBOa
Gaur burrukatzen ez dabenak, bixar nearrik ez etxi!
Gaur, greba orokorra euki dou Ondarrun, murrizketan kontra, geure eskubidik eta beste eredu ekonomiko bat aldarrikatzeko.
Herri barru hildde egon da: tabernak (aipatzeku de Batzokixe itxi ein dabela), dendak, negozixo txikixak (ieltzeruk, elektrizistak, pinttorik..), banketxik, ogi dendak (atzo bi eguneako ein ben ogixe), … Beste alde batetik arrain salmentaik ez da egon, ez bajuran eta ez alturan (itxosoko eguraldixe lagun euki rou), geleri be zarratute egon da. Herriko 4 ikastetxitatik, Zubi Zahar ta Eskola publikure hiru lau langile jun diz bakarrik. Berritxuko Kautobek be grebi ein ei dau. Zoriontzeku de halako enpresa txikixetako langilik erakusti daben elkartasune!
Baine danak ez dabe bat ein grebiaz. Udal liburutegixe zabalik egon da. Ortiz, Cikautxok ta Kidek (ingurun dazen lantoki handixenetakuk) ez dabe bat ein grebiaz. Horko fabriketako langilik askotan ixan diz eredu herriko borroka askotan. Baine gaur huts einddabe. Bilurrakatxik edo zalantzakatxik, elkartasunik ez dabe euki grebi ein daben beste langilikin. Badakiau grebi etxeko egoera eskasin dazela langile asko (lanpostu galtzeko bilurre, hipoteki…). Baine gauza bat argi euki bir dabe: eskubidik galtzen douzenin, danok galtzen douz. Osasunin, hezkuntzan… etxen dabizen murrizketak danoi eraitxen dosku!
Lagun artin kejatik ez dau ixetako balixo: bankuk lapurrak dizela, Madridetik nahi daben guztik etxen dabizela, enpresaxuk gerua eta aberatsa dizela… baine gero grebaik ein bez, grebik ixetako ez ei dau balixo eta. Baine gaur lantokire jun dizenak ze alternatiba eskeintzen dabe? Zer da ein bir dana egoeriai buelti emoteko? Grebik ez badau balixo, fabrika formal-formal jutik gitxia!
Guk pentsaten dou grebi oso tresna inportanti dela botere ekonomiko eta politikuai erakusteko asko gazela, kontzientzixi dakauela eta antolatute gazela. Eta pentsaten dou grebi pasa eta gero be burrukatzen jarraitxu bir dela: lantokixetan eta kalin antolatute, erabaki politiko kapitalistan aurrin planto eindde, geure eguneroko ohitxurak aldatute (aisialditxik hasi eta egunero jaten douenearte, lan baldintza duinak aldarrikatute). Tresna guztik diz beharrezkuk!
Eskerrik asko gaur grebi ein daben danai! Eta gora Euskal Herriko eta herrialde guztixetako langilik (lanpostu euki edo ez)! Zeuek mobiutezue mundu!
Parlamentun bi ondarrutar dakauz. EHbildukuk grebi einddau…
PNVkuk ez…
Argazki edo informazinoi gexa badakazue, bixaldu mesedez! otzara@hotmail.com
Goxeko kroniki: INFO7in













