Pasa dan baixakun (abenduak 4) Ondarruko Ernaiko kidik, ekimena burutuben zerbitzu publikuk inddartzeko eskatzen. Pandemixi parateko neurrixak ipintxen hasizinetik gauza batzuk exijiu doskue baine beste batzuk ez dabe aldatu. Horren adibide garbixena, kalin 6 launeko talditan batzea behartzen gatxuen bitxartin eunero autobusak, ikasgelak, trenak… bete-bete eindde. Neurri batzuk bai eta beste batzuk ez? Badakarre efikazixaik neurri honek?
Hau danau salatzeko eta garraio publiku inddartzeko eskatzeko, Kamiñazpiko autobus geltoki parin bidi itxi eben.
Gaur eguerdixan eindouen mobilizaziñoiko irudixak eskeiniko dotzuau hamen. PENTSIONISTAN mugimenduk kalea urten dau gaur Euskal Herriko herri desberdiñetan, tartin Ondarrun. Alamedako Pentsionistan deixe jarraitxute kalea urten dou 360 lagunek, euri zaparrarrak ez gatxue kikildu ta maskarak soñin eta bi lerrotan Zaldupeko zubitxik Alameda jungaz manifan. Hamen kotiza- hamen erabaki, Pentsionistak Aurrera, 1.080 gutxieneko pentsioa…diarrez junga bidin tzir ta eskutan kartelak erun douz Pentsiñoi publiku eta norberana, soldatetan eta Pentsiñoitxan dazen genero-arrakalak amaitzeko, alarguntzi-pentsiñoi oinarri arautzalli %100a altzati… Amaieran Alamedan batu gaz, bertan, Txomin eta Nagorek abestu dabe ta Botxek eta Jonen bertsuk entzundouz. Azkanin irakurketa bat eindde euskeraz eta erderaz borrokan jarraitzeko deixe eiñaz.
Udala, alkati eta zinegotzixak bat eindabe deialdixaz.
Ongo zapatun (A-5) manifestaziñoi bat eongo dat herrixan TOLEDOKO ITUNAI EZ! lelopin. Irteeri 12:30 tan ixango da Zaldupeko zubitxik hasitxe ta deixe etxen dabe Alamedako Pentxionistak.
Kartelaz batea idatzi hau bixalduzku ALAMEDAko PENTSIONISTAK:
Alamedako Pentsiodunak, abenduan 5 in 12.30 xetan,Toledoko Itunan ondorixun aurkako manifestaziño eingo dou Ondarrun, Zaldupeko zubitik Alameda.
Toledoko itunan ondorixuk oso larrixak eta kaltegarrixak diz, batez be etorkizuneko belaunaldixantzat.
· Ez diz bermatzen bixi ahal ixateko gutxieneko pentsiñoi duinak.
· Ondioik ez da 1080 euroko gutxieneko pentsiñoi aitortzen, Europako Gutun Sozialak eskatzen daben latxeik, 1200 euroko gutxieneko soldata interprofesionalari lotute.
· Pentsiñoik zenbatzeko, 15 eta 25 urte bitartin mantentzi defendatzen da, eta horrek pentsioak murriztea dakar. Zenbaketa urtik luzatzeko bidi iraiaz.
· Jasan garritasun-faktori ez da ezabatzen, eta horrek etorkizunin erretiruk murrizti dakar.
· Ez da neurri usañik aurreikusten genero-arrakala ezabatzeko.
· Alarguntasunatxik pentsiñoi altzateko neurri zehatzak be ez diz zehazten.
· Pentsiñoi-plan pribatun alde etxen da.
Arrazoi hauekaitxik detxu dotxu Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduk manifestazio horiek, astelehenetan elkarretaratzeak etxen dizen herri guztixetan. Eta zelan ez, Ondarrun be.
Badiz bi urte eta erdi astelehenero Alamedan elkartzen gazela, indar askoko mugimendu ixan arren, eraso handi honen aurrindanon indarrak bildu beharra dakau. Ez dalako gure borroki bakarrik, ondorengun, zuen borroki be badalako.
Horreatxik zuzentzen ga zuengana, eragile sozial, gazte mugimendu, sindikatu, kultur elkarte, herri honengaitik zuen denbora apurre dedikatzen dozuen pertsonak.
Zera eskatzea gatoz:
· Abenduan 5 in eingo dan manifestaziñoiai zuen taldeko atxikimendu emotea eta egingo dan deixe zuen taldeko kidikin elkarbanatzi.
· Atxikimenduk publiko eingo geunke manifestaziñoi aurretik eingo genuken deialdi berezi baten. Zuen atxikimendu etxeko, nahiko ixango litxake email honeta zuen taldin ixena botatzi.
Azarun azkanengo astelehena, ixe ahaztu gasku zemat astelehenetan batu dizen Alamedan herriko Pentsiodunak. Gaur be han egon diz, 12 xak puntun zabaldu dabe pankarti eta 176 lagun beran ingurun batu diz PENTSIÑOI DUIÑAK eskatzen. Datorren astelehenin be han eongo eidiz bañe ongo asti berezixe ixango dala esasku antolatzallik, Zapaturako manifi antolatu dabelako. Geu be han eongo gaz!
Etxin geatute iñok ez dau iñoiz ixe lortu, ta gauzak lortzen dizenin DANANtzako ixaten diz (epeletan dazenantzako be) . Egi borobille dala hori esaten dozku Alamedan batzen dizen Pentsionistak ta gaur be 12 xak puntun pankarta atzin batu diz 177 lagun beheko argazkixan ikusten dozuen latxeik. Datorren asteleheneako be toki eta ordu bardiñin geatu diz, ta Abendun 5 in manifestaziñoi bat etxeko deixe eindabe. Jo Ta Ke PENTSIÑOI DUINAK LORTU ARTE!
Beste astelehen bat eta han egon diz gure nausixak. Alamedan 12 xak puntun zabaldu dabe pankarti eta segurtasun neurrixak zaindu ta maskarillak soñin 20 minutuz alkartute eon diz. Gaur 179 lagun egon dizela esasku antolatzallik. Datorren asteleheneako be gelditxu diz eta Abendun 5 manifestaziñoi bat eitti pentsa dabe. Jo Ta Ke PENTSIÑOI DUIÑAK LORTU ARTE!
Sortuk deitxute, pandemixa egoera honetan diro publikun erabileri herritxarron beharreta bideratzeko eskatzeko eta krisi hau ordainduko dabenak gu ez gazela ixan bir aldarrikatzeko kontzentri egongo da Azaroak 14an, 13:00etan Itxas Aurreko plazan.
NON DAGO DIRU PUBLIKOA ⁉️ 💶💶💶💶💶💶💶💶
Ongun be, bixi douen krisixe betikuok ordaintzi nahi dabe, baine aurrin eukiko gaittue herritxarron interesak defendiuten. 💪
🟡Ez da gure kulpi. 🟡Pandemixi parateko baliabidik biderkatu. 🟡Zerbitzu publikuk inddartu. 🟡Sektore kaltetuk lagundu.
⚠️⚠️⚠️⚠️⚠️⚠️⚠️⚠️⚠️ 📆 Azaroaren 14an, zapatun. ⏰ 13:00etan 📍 Itxas Aurren ⚠️⚠️⚠️⚠️⚠️⚠️⚠️⚠️⚠️ batuko gaz geure haserre eta kezkak adierazteko, ez dou atzea pausoik emongo LEHENIK HERRIA! ✊
Gaur eguerdixan be ez dabe hutsik ein herriko Pentsionistak, Alamedako hitzordu puntual bete dabe. Gaur 178 lagun batu diz pankarta atzin tartin alkati ta zinegotzixak. Datorren astelehenin be han eongo dizela esasku antolatzallik.
Pasan astin eta aste honetan Ondarruko ERNAIko gaztik aldarrikapenez bete dotxuez herriko txoko ezberdiñak. Osasun egoerin eragiñez ipinitxako murrizketak, jende jakin batei eragitxen dotsela eta kontrol soziala bultzatzeko dala salatu dabe.
Osasun baliabide gexa, krisise kapitxalak ordaindu bir dabela, inddar polizialan ordez zerbitzu publikuk inddartzeko be aldarrikatu dabe.