Otsailak 13 (zapatu) Pentsionistak deitxutako manifestaziñoi: JARRAITUKO DUGU!

Hiru urte darue Euskal Herriko Pentsionistak borrokan, Lana, Pentsiñoik ta osasune ta zainketa publikuk kalitatezkuk eskatzen. Zapatun eingo dan mobilizaziñoitxan JARRAITUKO DUGU lelu erungo dabe. Hego Euskal Herrixan iragarri douen manifestaziñoikin, zuzen- zuzenin eskatzen dotzau Estatuko Gobernuai, lehenbailehen exijitzeko:

•          2010eko eta  2012ko lan-erreformak eta 2011ko  eta  2013ko  pentsio-erreformen murrizketak indargabetzi.

•          Toledoko Itunan  gomendixuk  Kongresun berretsi ondoren iragarritako murrizketa barrixai uko etxi.

Gogoratu, Ondarrun ongoxe zapatun, Otsailan 13 an, 12.30 xetan Zaldupetik urtengo dabela manifestaziñoi.

PENTSIONISTAK Jo ta KE!

Gaur be han egon diz Ondarruko Pentsionistak. Astelehenero lez Alamedan batu diz pankarta atzin 155 lagun egueldixe lagun eukela. Gaur dei berezixe eindabe ongoxe zapatun eingo dan manifestaziñoirako, honen ingurun barri gexa sartukou astion Turrunin. Jo ta KE PENTSIÑOI DUIÑAK LORTU ARTE!

Beste behin be PENTSIONISTAK Alamedan BORROKAN!

Astelehenero lez Alamedan batu diz gaur be herriko Pentsionistak. 20 minutu bete dabe konzentraziñoin pankarta atzin (PENTSIÑOI DUINAN ALDE BORROKAN!), maskarillak soñin eta alkarrenganako hutsuni lagata. Gaur 164 lagun zenbatutxue antolatzallik ta egun berezixe ixanik, momentuzko jantzixaz agertu diz bozeramallik. Gora gure herriko Pentsionistak eta Gora Athletic!

Ondarruko Pentsionistan borrokik 2020 ai agur esatza!

Gaur eguerdixan eindabe herriko Pentsionistak 2020. urteko azkanengoko konzentraziñoi. 12 xak puntun batu diz Alamedan 163 lagun eta 20 minutuko egonaldixan ostin erabaki dabe atseden bat hartzi euran mobilizaziñoitxan. Hurrengoko hitzordu urtarrillan 11 kan ipini dabe inddarrak barritxute buelta eingo eindabe diñosku antolakuntzatik. Jo ta Ke LORTU ARTE! esaldixaz amatxu dabe konzentri.