Apirilak 23 (baixaku) konzentraziñoi Alamedan, BORROKA SINDIKALA AURREA!

LAB sindikatuko 6 kide atxilotu zitxun Espainiako Polizixik martitzen goxin Nafarrun, Martxoan 8 xan eta garbiketa sektorin lan gatazkin testuingurun eindako protesta ekintzengatxik. Iruñeko polizi etxea erun zitxuezen, eta hurrengoko egunin juezan aurretik pasa baik kalin laga zitxuezen. Hori salatzeko herri ezberdiñetan elkarretaratzik eingo diz ta ONDARRUn apriliak 23 (baixaku) goxeko 11 etan Alamedan batuko gaz. BORROKATZI ZILEGIXE DALAKO, BORROKA SINDIKALA AURRERA!

Alamedako PENTSIONISTAK Jo ta Ke!

Gaur be ez dabe hutsik ein Alamedako PENTSIONISTAK. 12 xak puntun pankarta atzin batu diz 20 minutu inguru, gaur 162 lagun batu dizela diñozku antolatzalletako batek tartin zinegotziren bat be bai. Datorren astelehenin be han eongo eidi ta JO TA KE LORTU ARTE! esaldixaz amatxu dabe ekimena.

Alamedako PENTSIONISTAK borrokan!

Gaur astelehena eta beheko irudixe beste behin ikusi dou Alamedan. PENTSIÑOI DUINAN ALDE eta GIZARTE SEGURANTZA PROPIXU eskatzen pankarta atzin batu diz gaur 156 lagun, alkati tartin. Gure edadekuk eztaz etxin geatzeko eta DANON eskubidin alde borrokan jarraitzeko prest daz. JO ta KE lortu arte esanaz amatxu dabe gaurko ekimena eta datorren asteleheneako gelditxu diz osteabe.

Alamedako Pentsionistan elkarretaratzi gaur be!

Honentzako ezta jairik, herri gexenak jai egune ospatu dau gaurko egune bañe Alamedako Pentsionistak beste astelehen baten, pankarta atzin batu diz danoi toka bilezkuken aldarrikapenak eskatzen: PENTSIÑOI DUIÑAK ta GIZARTE SEGURANTZA PROPIXU. Gaur 167 lagun batu diz eta datorren asteleheneako toki eta ordu bardiñin bertan batzeko deixaz amatxu dabe ekimena JO TA KE LORTU ARTE! esaldixaz.

Gixon eta Emakume PENTSIONISTAK BORROKAN!

Irudi hau ikusi dou gaur eguerdixan Alamedan. Betiko pankartiai beste bat gehitxu gako, EMAKUME PENTSIONISTAK BORROKAN, soñin pañuelo Lilaz ikusi douz parte hartzalle asko. Martxoak 8xe barneratu dabe gaur bertan batu dizenak, ONEKAn (Emakume Pentsionistak) idatzixe irakurri dau herrittar batek, PENTSIONISTI eta EMAKUME modun dakarren aldarrikapenak birgogoratutxuz eta euren borrokin ardatzak azaldutxuz.

Martxoak 4, zaintza langilin greba egune!

Beti inbisibilizata egon dan langile sektori de zaintzailine. Covid 19xan pandemixik zeozetako balixo ixan badau, langile honen garrantzixaz konturatzeko ixan dala esan geinke.

Baine ze kondiziñoitxan daz langile honek? Prekarizata, kontrato lotsagarrixakin, soldata miserablikin, lan ordu amaigabikin… Hau dana salatzeko eta zaintza lanak bir dizen modun aitortzi aldarrikatzeko grebi da deitxure Martxoak 4rako.

Ondarruko LABek ekimen hau burutu ban atzo (Martxoak 2) greba deitzen:

Pentsionistak jo ta ke!

Gaur be fiñin eon diz herriko Pentsionistak Alamedan. Gaur 157 lagun batu diz pankartin atzin eta aterkiñak eskutan hartute. Ekintza sinboliku burutu dabe, Espainiko Gobernutik jaso daben gutune suta bota dabe. Gutun horretan agertzen zan aurten eitzen igoera miserabli ta hori dala ta apre emotze. Euretariko partaide batek bertso eder bat be bota dau. Datorren astin be bertan eongo dizela ta, Jo ta Ke LORTU ARTE!

Inddarraz jarraitzen dabe Alamedako PENTSIONISTAK!

Gaur osteabe Alamedan batu diz herriko PENTSIONISTAK 12 xak puntun eta pankarta atzin. Gaur 160 lagun batu diz (tartin alkati ta kontzejalak). Datorren asteleheneako dei berezi bat eindabe, Españiko gobernuk bixaldutako gutunak jaso dabenak etxin, batu eta erre eingotxue bertan. Eztaz geldik egoteko.

Zapatun be mobilizaziñoi eder bat einben, 500 bat lagun batu eta Zaldupetik Alameda bittartin enkarteladan jun giñan bi hillaratan herritxik zir. Jo ta Ke LORTU ARTE!