Egueldixe lagun euki dabe gaur Alamedan batu dizen herriko Pentsionistak. 143 lagun batu diz (alkati eta zinegotzixe tartin) pankarta atzin antolatzallin esanetan eta oporrai beire jarritxe gazenetik danok be, datorren astin horren barri emongo dabela diñosku. Bittartin jo ta ke LORTU ARTE! ta astelehenin osteabe Alamedan batuko eidiz baieztatuzkun latxeik.
Ekaineko lelengoko astelehenin be ez dabe hutsik ein Ondarruko PENTSIONISTAK euran enkarteladan. Gaur 156 lagun batu dizela esasku antolalatzalletako batek, ta datorren astelehenin be han eongo eidi 12 xak puntun.
Asteburuko mobilizaziñoik eta gero gaur be astelehenero lez batu diz herriko PENTSIONISTAK Alamedan eguerdiko 12 xak puntun. Gaur 166 lagun batu dizela esasku antolatzalletako batek eta 20 minutuko geldialdixan ondoren baloraziñoi txiki bat eindabe zapatuko mobilizaziñoin ingurun. Hego Euskal Herriko hiriburutan eta herri desberdiñetan 16.000 lagunek bat einben eizin mobilizaziñoikin, Ondarrun 450 lagun batu zin eskualde mallako ekimenin. Hamen zapatuko irudi batzuk.
Euskal Herriko Pentsiodunen mugimenduk antolatutako ekimena eukikou ongoxe zapatun herrixan. Zaldupetik eguerdiko 12:30 tan urtengo daben mobilizaziñoik, hellburu argi bat eukiko dau: PENTSIÑOI PUBLIKO DUIÑAK!. Danoi ikutzen gatxun gaxe dalako, geu be han eongoga.
Behian dan argazkixe gaur eguerdiku de. 173 lagun batu dizela Alamedan esasku antolatzallik eta datorren astelehenin be han eongo eidi. Bide batez gogoratu ongo eguaztenin batzar batea deitxu dabela kofrai zaharrin arratsaldeko 6:30 tan.
Mezu hau zabaltzeko eskatuzku ALAMEDAKO PENTSIONISTAK taldik:
Mezu elektroniko honen bidez, Maiatzaren 19 xan, eguaztena, arratsaldeko 18.30 etan Kofradi Zaharrin bigarren solairun eingo dan bilera gonbidatzen zatxuau.
Bilera honen helburu, Maiatzan 29 xan, zapatu, Zaldupetik 12.30 xetan Ondarrun eingo douen manifestaziñoi indartzeko egin beharreko jarduerak bateratzi de.
Egun horretan manifestaziñoik eingo dotxue Hego Euskal Herriko lau hiriburutan eta herri batzutan.
Manifestaziñoin arrazoi pentsio publiko eta duinen alde gure babesa eta borroka erakusti de.
Honekin batea, informaziñoi bixaltzen dotzuau.
Animo eta bilera etorri, danon artin gaur egungo eta etorkizuneko pentsñoik mantentzi lor dezagun. Honetaz gain beste behin be dei zabal bat etxen dotzau Ondarruko herritxar guztiai, astelehenetan eguerdiko 12 xetan etxen douen enkartelada hurreatzeko, danon borroki dalako. Jo ta Ke LORTU ARTE!
Maxatzan lelengoko astelehenin be ez dabe hutsik ein Alamedako enkarteladan herriko PENTSIONISTAK. Gaur egueldixe lagun eukela 166 pertsona batu diz pankarta atzin.
Gaur munduko langileixin egune da. Langile klasin aldarrikapeneako egun historiku.
Ondarrun, LAB sindikatuk deitxute, eskualde mailako mobilizaziñoi egon da eguerdiko 12xetan. Hainbat kolektibok parte hartu dabe bertan, gaztik, emakumik, pentsionistak… Danan aldarrikapenak egon diz presente mobilizaziñointzir.
Ekitaldi bateaz emon gako amaieri manifestaziñoiai eta lanin hilddako biharginak tarte berezixe euki dabe ekitaldixan. 18langile diz 2021in prekariedadin erruz Euskal Herrixan bixitxi galdu dabenak. Euran omenez, lora eskeintzi eta agurre eindde. 2016an izotz fabrikan hilddako langilin senidik bistu dabe pebeteru.
Aurtengo Maiatza 1ta be desbardiñe ixango da covid 19 dala ta. Batzuk etxin ezin urtenda, beste batzuk herrixetan geldik…. Ba guk kalea urtengou ALDAKETA DA AUKERA! aldarrikatzeko. Zaldupeko zubixin dakau hitzordu eguerdiko 12 xetan. Zaintzi, biharra, bixitxi, herrixe, asko dakau lortzeko ta etxin geatute jai dakau. Borrokatzik merezi dabelako Maiatzak 1 tin, DANOK KALEA!
Egueldi mamu euan gaur eguerdixan Alamedan bañe han batu diz gaur be herriko PENTSIONISTA jatorrak. Gaur 167 lagun batu diz pankartin atzin ta astelehenero lez udaleko zinegotzixak be han ikusi douz.