Gaur Osakidetzako anbulatoxu aurritan batu gaz OSASUN PUBLIKUn sinisten douen herrittarrak. Lehen arretan MURRIZKETAIK EZ! eta Kalitatezko OSASUN PUBLIKU! pankartin atzin eon gaz 165 lagun (tartin bertako bihargiñak)15 minutu ingurun Kamiñazpin dan anbulatoxo aurrin .
EAEko herri nausixenetako anbulatoxu guztixetan eingo diz elkarretaratzik eguen hontan ta Ondarrun be deialdixe ein dabe.
Bixi douen egoera pandemikuk asko okertu dau osasun arlu. Eztau balixo marmarka ibiltxi eta gero etxin geatzi mutu. Salatu bihir bada, SALATU! eta kalea urten. Len txaluk jo gentzan, on babesa emon bitzau.
Osakidetzako kolapsun aurrin, Kalitatezko zerbitzu pubikuai BAI! lelopin batuko gaz anbulatoxo aurrin ongoxe eguenin (U-13) eguerdiko ordu batetan. Osakidetzako langillin lan kargi eziñezku bihurtu de ta holaik ezin leike kalitatezko osasunik euki.
Urteko lelengoko elkarretaratzi eindabe gaur eguerdixan Alamedan herriko PENTSIONISTAK. Aterkin azpixan eta betiko pankarta atzin batu diz gaur 125 lagun eta 20 minutu bertan egon ondoren datorren astelehenin be han egongo dizela gogoratu dozku amaieran.
EUSKAL HERRIKO PENTSIODUNEN MUGIMENDUtik (ONDARRUn Alamedako PENTSIONISTAK) hau zabaltzeko eskatuzku:
“2022ko urtarrilan 15in, zapatun, lau urte beteko diz Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduk mobilizaziñoik hasi genduzenetik. Egindako mobilizaziñoin ondorixoz aldarrikatutako eskakizun batzuk lortu diz, bañe ez guztik. Borroka luze horren 4. urteurrena gogoratzeko Zaldupetik 12:00xetan urtengo daben manifestaziñoi eingo dou; Lan Erreformin kontra eta aplikatu nahi doskun KPI mota barrixan aurkako aldarrikapenakin. Mobilizaziñoi horretan parte hartzea animaten zatxuau, bai pentsiodunak, baitxe be lan-aktibun zazenok”.
*Gogoratu be bai, ongo astelehenetik aurrea (urtarrillak 10) hasiko dizela osteabe Alamedako Pentsionistan enkarteladak. Han ikusiko gaz!
Gaur ixan da ALAMEDAko PENTSIONISTAN urteko atzanengoko enkarteladi, aste bixin atsedena hartuko dabe eta hurrengoko hitzordu 2022 ko urtarrillan 10 in ixango da. Gaur 177 lagun batu diz pankarta atzin eta 20 minutuko geldialdixe ein eta gero datorren urtearte esanaz amatxu dabe gaurko ekimena.
Eurixe egon edo euzkixak urten han egoten diz Alamedako PENTSIONISTAK kalin. Egixe da egueldixe lagun euki ezkeo jenti gexa animaten dala Alameda, gaur bertan pasan astin aldin jente kopuru ixe bikoiztu eindela diñosku antolatzallik (gaur 182 lagun batu diz). 20 minutuko geldialdixan ondoren eta asteko barrixak azaldu eta gero datorren asteleheneako gelditxu diz JO TA KE LORTU ARTE! esanaz.
Astelehena alla da ta PENTSIONISTAK han ikusi douz. Alamedi aterkiñez beteta ta herriko helduk pankarta atzin aldarrikapen garbixaz, Pentsio Duinen alde Borrokan! haxiai eta eurixai aurrea etxen gaur 130 lagun batu diz. Jo ta Ke Lortu Arte! esanaz amatxu dabe gaur be!
Kalea urten birdou gure eskubidin defentsan, biharra, pentsiñoik eta bizi baldintzak duiñan alde. Euskal Herriko hainbat tokitan latxeik abenduan 1 in geu be kalin eongo gaz, gure hitzordu Alamedan arratsaldeko 7 retan. Etorri zeu be!
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuk deitxute, greba egune antolatu dabe azaroan 30 eako Bizkaiko Arrain kontserbetako lantegixetan. Sektoreko negoziaziñoi mahaxan aurrerapasoik ez dala emon salatzeko ta euran lan hitzarmenai entzungor eitzelata ez dabe beste bideik ikusten greba juti baño. Hori dala ta motorrak berotzen ipinitxue greba egun zabal bat lortzeko.
KONTSERBA konbenixo duin bat eskatzeko, herrixan eingo dizen mobilizaziñoin deialdixak:
Azaroak 27 (zapatu): Eguerdiko 12:30 konzentraziñoi Ortiz enpresa aurrin.
Azaroak 30 (martitzena): GREBA EGUNE! eta goxeko 11:00 tankonzentraziñoi Ortiz enpresa aurrin.
Gaur osteabe Alamedan batu diz Ondarruko PENTSIONISTAK. Gaur 168 lagun batu dizela esazku antolatzalletako batek ta ekimenak aurrea etxeko inddarrakin dazela be esazku, hurrengoko astelehenin be batuko dizela gogoratu dabe amaieran, Jo Ta Ke LORTU ARTE! esanaz.