Urtarrillak 13 (eguena) konzentraziñoi Anbulatoxo aurrin, LEHEN ARRETARI BAI!

EAEko herri nausixenetako anbulatoxu guztixetan eingo diz elkarretaratzik eguen hontan ta Ondarrun be deialdixe ein dabe.

Bixi douen egoera pandemikuk asko okertu dau osasun arlu. Eztau balixo marmarka ibiltxi eta gero etxin geatzi mutu. Salatu bihir bada, SALATU! eta kalea urten. Len txaluk jo gentzan, on babesa emon bitzau.

Osakidetzako kolapsun aurrin, Kalitatezko zerbitzu pubikuai BAI! lelopin batuko gaz anbulatoxo aurrin ongoxe eguenin (U-13) eguerdiko ordu batetan. Osakidetzako langillin lan kargi eziñezku bihurtu de ta holaik ezin leike kalitatezko osasunik euki.