Urriak 31 (zapatu) AITAREN ETXEA (Karmele Jaio) liburun irakurketi Kofrai Zarrin

Asteburun ikasturte honetan lehen aldiz Liburuen Amuak irakurle taldi batuko da Kofrai Zaharrin. Goxeko 10 etatik eguerdiko 12 xeta, Karmele Jaion liburu AITAREN ETXEA txik berba eingo dabe bertan. Literatur zali bazaz edo irakurti gustaten bagatzu ezin zeinke aukera hau galdu. Parte hartzeko derrigorrezku de ixena emoti. Hurreatu berta!

Urriak 21 (eguaztena) AZKEN MOHIKANOAK irratsaiu, Radixu irratian 105,5 fm

Buenos Airesko “LT-22 LA COLIFATA” irrati berezixe ezautukou bixkat…

Eta mundun’tzir gertadizenak aipatukou, musika ederraz lagundute (Bessie Smith, Izaki Gardenak, Arawi, Nacha Guevara, Killah P-Pavlos Fyssas, La Polla Records, Morau, Braulio, “Siempre fui loco” diskoko kantak, Kumbia Nabis, Kumbia Queers)…Entzuteko; 105.5 FM (gabeko 10 etatik aurrea) edo radixu.info

Urriak 23 (baixaku) erakusketi Etxelilan: FRIDA eta CHAVELEN artean

FRIDA ETA CHAVELEN ARTEAN erakusketi ikusgai da onezkeo Etxelilan! Frida eta Chavela berezko zaien espazioan eta espaziotik elkarrizketan ari dira. Prozesu horrek ahaldundu egiten ditu, eta mundua ezagutzeko, eta harremanak izateko modu berriak sortzen dituzte. Haiekin izango ditugun elkarrizketek eta gure artekoek jabekuntza kolektiboaren ibilbidetik eramango gaituzte. Erakusketin inauguraziñoiaz batea, Miriam Rodriguez Moran egillin eskutik hitzaldixe be eukiko dou: “Eta emakume artista handiak? Arteak eta ahalduntze feminista”

URRIAK 23 | 19:00 retan | Etxelilan

LITERATURA tallerra Etxelilan, ABANGOARDIAREN IBILBIDEA IDAZLEEN ESKUTIK

Irakasli:  Ainhoa Aldazabal Gallastegi, Euskal filologixan lizentziatu (EHU), literatur kritika feministan formatu eta Skolastikako kidi.

Ikastaruai buruz: XIX. mende amaieratik hasi eta gerra zibilera arteko garaiko ekarpen literaixukk aztertu eta irakurriko dou. Garai loratsu ixan zan emakumintzat; unibertsitateako aukeri, boto eskubidi, lan mundure sartzeko aukerak alde batetik eta momentuko aldaketa sozialak bestetik, XX. mende hasiera zirraragarrixe ein zuen. Aldaketa guzti hauek literaturan jasota geatu diz eta idazlin eskutik egingo dou Abangoardian ibilbidi.

Egutegixe:  : Urriak 9, abenduk 18, otsailak 12 eta maiatzak 7 (baixakuk)         Ordutegixe: 17:00-20:00               Leku: Etxelila      

Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun  

Matrikuli: 10 €

Ixena emoteko matrikuli fitxi bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) etxeko aukeri eongo da, eta arratsalditan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun).