2021 ko mendi federatun txartela etxeko oharra pasa dau Aurrera mendi taldik:
Aurten covid-19 dala ta federaun txartela ein nahi dabenak “internet” bidez ein ahalko dau bakarrik. Informaziñoi gexa nahi ixan ezkeo web gunin behatu: http://www.aurreramt.org
Bigarren saiu eskeiniko dau Amaia Astobiza Uriartek “Kapitalismoa eta emakumeen kontrako indarkeria” (Katakrak, 2020) liburun itzultzailiaz ongoxe baixakun (Abenduak 4) Etxelilan arratsaldeko 5 etatik 8 ak arte, Federicin hausnarketi eta pentsamenduk hobeto ezautzeko antolatutako ikastaro honetan. Lelengoko saiun atatako argazkixe da behean ikusiko dozuena ta bertan egon zinak oso pozik urten ben aurkezlik emon ban azalpenakin.
Abendu ta urtarrille kontzertoz beteta datoz Beikozinea (Gatibu, Nogen, Gari, Izaro, Belako, Zetak, Olatz salvador). Covid 19 dala ta sarrera mugatuk egongo diz ta antolatzalletako batek diñozku sarrera gexenak saldute dazela edo amaitzear. Baten batek juti pentsata badauke ta ondioik sarreraik ez badauke….. Popi mobiu!
Txomin Agirre udal liburutegixan ipuin kontalaxan saiuk eongo diz hilabete honetan herriko ikaslintzat. Lehenengo saiu ongoxe baixakun ixango da (Abenduak 4).
Abendu kultur ekimenez beteta dator azpixan ikusiko dozuen latxeik. Mamarrun eragiñez ekitaldi batzuk jende kopuru konkretu bateaz ein bikodizenetik komeni de aurretixaz sarrerak jasoti.
Nagore, 44 urteko emakumi, bortxatu ixan da herriko festetako gau baten. Beldurrak gaindituz, salaketa jartzi erabakitzen dau….Ordun hasten da Nagoren bigarren ametsgaiztu. Epaiketan tzir bixi eta sufritutakuk kontatuko dozku, batxe be gizartin partetik jasotako epaixe be. Fikziñoizko antzezlan honek, errealitatin gertatutako hainbat bortxaketetan dauke oinarrixe.
Arratsaldeko 7:30 tan ixango da emanaldixe ta gonbidapenak aurretixaz hartu birdi Etxelilan.
EUSKARALDIXAI hasieri emoteko BAKARRIZKETA UMORETSU eskeiniko dau NEREA ARRIOLA Beikozinin gaur arratsaldeko 7 retan. Gogoratu 100 lagunentzako egongo dala tokixe ta antolatzallik denboriaz hurreatzeko eskatzen dabela.
Josefina Lamberton bixitxi erakusten daben ‘Florecica’ dokumentala eskainiko da Etxelilan, azaroan 20an, baixakun, 19:00etan. Ezagune eizan MARAVILLASen ahizti zalako, bañe beran bixitxi oso aberasgarrixe ixan zan. Beti egon zan bigarren lerrun, gaztetaz 30 urte elixin “morontzan” gero Nafarruko memoixa historiku berreskuratzen jo ta ke ibili zan ta beran bizitzako amaieran Paris 365 jantoki sozialin esku bat botaten egon zan.
Dokumentala ikusteko gonbidapenak jaso bihir diz Etxelilan ta Lelengotik hartzi komendatzen dabe.