ZETA Zineklubak antolatutako emanaldixe eukikou ongoxe domekan Beikozinin arratsaldeko 5 etan euro biren trukin. EUSKERAZ, Umintzako abentura jenerun kokatzen da, 105 minutuko luzapena eukiko dau. Arratsalde pasa ederra pasateko atxikixe.

ZETA Zineklubak antolatutako emanaldixe eukikou ongoxe domekan Beikozinin arratsaldeko 5 etan euro biren trukin. EUSKERAZ, Umintzako abentura jenerun kokatzen da, 105 minutuko luzapena eukiko dau. Arratsalde pasa ederra pasateko atxikixe.

Herriko bi musikarik hartzen dabe parte INCURSED taldin ta disko barrixe aurkeztu dabe ontzu. ISLANDIAn euskal arrantzalia gertatako hilketa baten oiñarritzen da disku. Entzun, merezi dau eta.
Erakusketa hau amatasunan errealitate ezberdinak erakusten saiatzen da, komunikabidik saltzen doskuzen ereduz harutzaua. Amatasune ederra ixan leike ala ez, bañe askotan ekartetxu sakrifizixuk, mugagabeko ordutegixak, neki, denbora falti…



Hizlarixe: Alicia Satué Egutegixe: Otsailak 4 (eguena) Ordutegixe: 17:00-19:00 Leku: Etxelilan Antolatzaili: Boga Boga Emakumion Elkarti Laguntzailik: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila
*Osasun arrazoiengatik prebentzio neurrixak hartuko diz. Ez da aurretiaz ixena emon beharko, eta aforu bete arte sartu ahalko da.

Otsailak 7 eta 21 eako bi zine emanaldi prestatu dabe BeikoZINIn. Bata Thrillerra eta besti umintzako abentura pelilkuli. Covid 19 dala ta osasun neurrixak zaindu bikodi.

Herriko artista (Txarli) baten lana argitaratu de urte barrixaz batea. MIREN OLATU LA CELADORA VAMPIRA, humor vampiro desde el epicentro de la pandemia aurkezten dau bere lana egillik. Marrazkixak edo ta fanziñak gustokuk bazuz eskuratu bizu bai ala bai, ZurruMurru liburu dendan topakozue, bañe arin ibili bizaze komiki kopuru mugatu dalako.

Kartelak esaten daben latxeik Bide Lagune ixan nahi? Zetako? Ba EUSKERAZ ein nahi dabenai laguntzeko. Pentsaten badozu esko bat bota zeinkela anima eta hurreatu A.E.K. ko bulegure edo azpixan dan telefonure deitxuaz.


‘Sitio Distinto’ dokumentala eskainiko da gaur 19:00 etan Goikozinan. Euskal Herrire etorri zin galiziarran histoixi kontaten dau, bi herrixon artin sortutako loturan sakonduz, ta Ondarrutarrak asko dakau hortaz esateko. Azkanengoko sarrerak saltzen eongo diz zinin bertan arratsaldeko 6:30 etatik aurrea, espabila.

Ondarruko udalak antolatute eta Luterl taldin laguntziaz ekimen desberdiñak eukikouz ongo gabonetan besteak beste, erakusketi, zine emanaldixe ta irratsaiu. Urte kristuai amaiera gozu emoteko… ezta hau baño gauzaik hobeik, kulturiaz gozatu!


Honeaz batea globhiton 32. ali ata dabe.

Ondarruko udalak antolatute eta LuterL taldin laguntziaz, erakusketa interesgarri bat eukikou udal erakusketa aretun “Euskal Herriko Animaziñoin erakusketi 1980-2004” ixenburuaz Abendun 18tik urtarrillak 10 ea. Marrazki bizidunak gustokuk ixan badozuz gaztetaz….ezin zeinke erakusketi galdu.
