Irakasli: Ainhoa Aldazabal Gallastegi, Euskal filologixan lizentziatu (EHU), literatur kritika feministan formatu eta Skolastikako kidi.

Ikastaruai buruz: XIX. mende amaieratik hasi eta gerra zibilera arteko garaiko ekarpen literaixukk aztertu eta irakurriko dou. Garai loratsu ixan zan emakumintzat; unibertsitateako aukeri, boto eskubidi, lan mundure sartzeko aukerak alde batetik eta momentuko aldaketa sozialak bestetik, XX. mende hasiera zirraragarrixe ein zuen. Aldaketa guzti hauek literaturan jasota geatu diz eta idazlin eskutik egingo dou Abangoardian ibilbidi.
Egutegixe: : Urriak 9, abenduk 18, otsailak 12 eta maiatzak 7 (baixakuk) Ordutegixe: 17:00-20:00
Leku: Etxelila
Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun
Matrikuli: 10 €
Ixena emoteko matrikuli fitxi bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) etxeko aukeri eongo da, eta arratsalditan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun).