NOYA tabernan martxi hartu dabe musika elektronikun kontzertukin ta ongo baixakun illuntzeko 11 etatik aurrea DJ KOL eongo da musiki ipintxen.
Baixakun ez ezik, ongo asteburun zapatun be etxeko dj handi bi eongo diz NOYA tabernan, KOLDO LOIRA eta XUBAN LAIÑO gabeko 11 etatik aurrea.Gero ez esan ezekixuela ehh!
Domekan (A-7) kontzertu eongo da Beikozinin arratsaldeko 7 retan IBIL BEDI ta PHYSIS VS NOMOS taldikin. Sarrerak aurretik hartu leikez Beikozinin web orrixan edo egun bardiñin lehiatillan.
Aurrera esan gendun latxeik, AURRERA MENDI TALDEkuk hasitxe daz mendi ireerakin eta ongoxe domekan (A-7) BERNEDO-SAN TIRSO-LAGRAN mendi ibilbidi eingo dabe, Araba aldin. Berta juti pentsata daukenak, Azarun 4 rarte dauke epi ixena emoteko ANAITASUNA tabernan.
UNANUE udal musika eskolik mezu hau zabaltzeko eskatuzku:
Bi urteren ostin , barriro martxan ipiniko dou kantu zaharren kantagintza ikastaru azaroan 5 etik aurrea. Hori dala ta , hamentxe bialtzen dotzuet itsatsita ikastarun kartela ahal dozuen neurrixan zabal dezazuen . Besterik gabe ,eskerrik asko zuen laguntzagatik eta laisterarte.
Nahiz eta ongo egunetako albistik covid-19 gaxotasunan ingurukuk ez dizen poztekuk, “normalidadea” gatozen señalik begi bistakuk diz. Aspaldi albo batea lagata euazen zuzeneko musika kontzertuk martxan hasi diz osteabe. APALLU tabernan ongoxe zapatun (U-30) JON BASAGUREN eta domekan (U-31) PETI entzuteko aukeri eukikou. Kontzertuk gabeko 11 etan hasiko diz ta sarrerak 5 eurotan eongo diz.
APALLUn ez bakarrik, BEIKOZINIn be martxan hasi diz kontzertuk, Azaroak 1 (astelehena) JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK + AUDIENCE eukikouz arratsaldeko 7 etan 15 euron trukin.
Gelditxute euan ekimen bat (Covid 19 zala ta ) bueltan dator, zineklube martxan da ta horren adibidi ongoxe domeka arratsaldin ikusiko dozue.”SPACE JAM a new legacy” ikusteko aukeri eukikou Kofrai zaharrin 2. solairun arratsaldeko 5 etan euro biren trukin. Antolatzalli ZETA zineklube.
Irakasli: Ainhoa Aldazabal Gallastegi, Euskal filologian lizentziatu, literatur kritika feministan formatute eta Skolastikako kidi. Egutegixe: urriak 15, azaroak 12, urtarrilak 14, otsailak 11, martxoak 11 eta apirilak 8 (baixakuk). Ordutegixe: 17:00-20:00 Leku: Etxelila Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila Matrikula: 10 €
Ixena emoteko matrikula fitxa bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) etxeko aukeri eongo da, eta arratsalditan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun).
Ikastaruai buruz: Ikastaro literario hau ikuspegi historikotik landuko da. XIX. mendin emakumik euken egoeran kokatzeko datu historiko eta soziologikuk baliatuko dou. Literaturarin historia, literatur teoria eta literatur kritika baliatuko dou garai honetako emakume idazlin lanak berrirakurtzeko. Idazle ezagun eta klasikuk hain zuzen be: Austen, Shelley, Bronte ahizpak, Gaskell ,etab.