Albiste hau zabaltzeko eskatuzku SAKE OKERRA peñakuk:

Albiste hau zabaltzeko eskatuzku SAKE OKERRA peñakuk:

Literatur Amuak jaialdixan barrun Mikel Etxaburu olerkarixan ‘Oroitzen hondarra nota txikietan’ errezitaldi musikatuak bigarren saio bat eingo dau: abenduan 3an, 20:30ean, Musika Eskolako aretun.
Gonbidapenak Turismo Bulegun daz.


SINOPSIXE: Gaztetxi ixtea du. Gaztik nausixak einddi eta ez da inor lekuku hartzeko prest. Taldin azkan kontzertu be bada. Seme-alabak, lanak, nekik, gain hartu dute. Soinu-proba aurrea dun heinin, taldekidin eta euren inguruko ume eta gaztin bultzadi, galdera eta pasioen argazki musikala, zuzeneko bideoklipe, ixango dou zentzunen aurrin. Beti be, Porno eta Afrodita jainko-jainkosa basatixan begirada apetatsupin.
Sei gizabanako hilkor, bizitziaz ahal duben modun moldatzen, bi heroi super cool, eta bi jainko-jainkosa ahalguztidun lurtar gaixoek debekatute dauken guztixaz gozatzen. Ixango da antzerkixe, ixango da musiki, ixango da barre-algari, miñe, pasiñoi, haragixe, odola. Ixango da rock and rolla.
Gonbidapenak, Turismo Bulegun daz eskuragarri.
Umintzako pelikuli eukikou ongo domekan kofrai zaharrin arratsaldeko 5 etan euro biren trukin. OLTXIAK ixenburu dauke pelikulik 2021. urtin eindaku Alemanin ta 81 minutuko iraupena eukiko dau. Herriko txikaxai zuzendute da eta euskeraz da gañea, hurreatu!

Honek diz AURRERAko futbol talde desberdiñak Zaldupen jokatuko dotxuen partidun egunak eta ordutegixak.

Honetxek diz aurtengo SANTA ZEZILI egune ospatzeko herrixan eingo dizen ekimenak. Gozatu!

2021 eko Musikerun eguneko egitarau bixalduzku eta zuei eskeintzi eritxi gasku, Azarun 22 txik 26 ko bittartin ospatuko dabena. Herriko toki, egun eta orduk zehaztutako egitarau. Gozatu musikiaz!

Zientziaren giltzak elkartik hillero antolatzen daben hitzaldixe eukikou datorren martitzenin arratsaldeko 6:30 tan. Azaruko emanaldixe OSASUNA GURE ESKU Zer jan XXI. mendean? galderin inguruku ixango da. Hizlarixe SILVIA ZULUAGA GOIKOETXEA ixango da, mediku dietisti eta nutrizionisti. Hitzaldire duzenantzako gogoratu, maskarilli derrigorrezku dala eta ezin dabenak bertan egon gogoratu elkarteko youtubeko kanalin zuzenin ikusi ahalko dala.

Ongo domekan kofrai zaharrin (2. solairun) zini ikusteko aukeri eukikou arratsaldeko 6 retan 3 euron trukin. Pelikuli frantsesa da, 72 minutuko luzapena eukiko dau eta generu drami (near etxi seguru). Zinezali bazaz, hurreatu arratsalde polit bat pasatea!

Bixar da 2021-2022 kurtsoko atzanengoko egune BIXIKANen umik matrikulateko, ondioik sasoi zabize.
