Abuztuak 10 (eguaztena) ASTERRIKAko jaxak!

Nahiz eta ASTERRIKA Berritxu ixan Ondarrutarrok lotura berezixe euki dou beti auzo horreaz. Lena, herrixan euazen dantza taldik derrigorrezku bez euran saiu bertan etxea juti horreaz batea senidik be ezeben hutsik etxen han (tropa ederra batzen giñan). Gaur egun ohitturi bihurtu de, trago bat hartuaz bertso saiu entzutea juti edo herri kirolan emankizune ikusti. Aurtengo jaxan programi azpixan dakazue, zihur gaz aurten be eztouela hutsik eingo.

Bertso saio mundiala antolatu dabe arratsaldeako, NEREA eta UXUEn ahotsetatik entzuteko. Ezta ixango Euskal Herriko BERTSOLAI txapelketako finala, bañe gitxi gitxia! Gu han eongo gaz!

TURRUNE be opor sasoin!

Honezkeo igarriko zenduen opor usaiñin gabizela Turruneruok, atseden sasoin, pilak kargateko erabiltxen douen egunak ixaten diz honek. Urte guzti lanin (dakauenok) ta beharrezku ixaten da geldiune bat, inddarrak hartu eta leko barrixak ezautu, bañe horrek ez dau nahi esan lotan gazenik. Kanpoa juti erabaki dabenak euran argazkixak hasi gazku bixaltzen TURRUNEa. Hamen GALIZA aldetik, LANDETATIK, KUBA aldetik eta ERREPUBLIKA DOMINIKAnatik jaso douen argazkixak erakusten dotzuauz. Anima zeuek be zazen tokitxik bixaltzea eta argitaratukouz!

Ekainak 29 (eguaztena) ESNATU NAIZ kabareta Kofrai Zaharrin!

Antzerkixe, dantzi eta musiki nahasten daben showa eskainiko dosku Andoni Mutiloak. Elur Etxeak ekoiztutako ikuskizun honek identitati, giza-harremanak eta sexualitati dauke hizpide lez.

Ekainan 28 xan bixamonin, LGTBIQ+ harrotasunan egunaz lotute, gure nortasunaz bat egin eta aske bizitzeko gonbiti egingo dosku artistik.

Ekainak 29 | 19:30 | Kofradia Zaharrin*

*Ez da gonbidapenik beharko.

SINOPSISE

Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritan euskaldun honek underground mugimenduko modako artista izatea Londresen? Zer bizipen izan ditu Elurrek azken 10 urte hauetan? Eta zergatik da Beyoncé guzti honen erruduna?

PLAZAGAIN LUDOTEKA 2022!

Ekainan 27 txik uztailan 29 bittartin eongo da zabalik ludoteki Bixikaneko lokalin goxetan 10 etatik eguerdiko 13:30 ta, HH3- 4 eta 5 urtekuntzako. Interesa badakazue, deitu Zubi-Zahar ikastolako telefono zenbakire (azpixan dakazue). Batzar bat eingo da ekainan 22an (eguaztena) arratsaldeko 6:30 tan Bixikaneko lokalin.

DINAMARTXI be hamen dakau!

Halako baten alla da DINAMARTXI (Tolosa-Ondarru), bizikletak edo mendiko botak prest eukiko dabe askorek onezkeo. Berta juteko ixen emotik, Musika plazan ekainak 20 eta 21 in arratsaldeko 7:30 tatik, 9 xak bittartin. Apuntati 15 euro ta kamiseti beste 15 euro ordaindu bihir diz. Antolatzallik pare bat ohar zabaldu dabe:1- Mendi martxako boluntaxuk bihir diz. 2- DINAMARTXI bai mendiz bai bizikletaz, proba serixuk diz, ez diz errekorrrak etxeko probak, LASAI jun eta gozatu!