Irailak 26 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin: Incertidumbres y certezas sobre Microplasticos y sus riesgos

Kurtso barrixe hasten dabe Zientziaren giltzak elkartekuk. Irailan 26 xan emongotze hasieri euran hitzaldixai ta hasteko, Miroplastikukatxik eingo dabe berba. Hizlarixe JUAN JOSE IRUIN SAINZ kimiku ixango da. Gogoratu hitzaldixe arratsaldeko 6:30 tan hasiko dala. Anima eta hurreatu entzutea, gai interesgarrixe dala pentsaten dou guk eta.

Liburuen amuak 2022-2023

Beste urte batez Udalak Liburuen amuak ekimena eskeintzen dosku irakurti gustoku douenontzat. Zer ezaugarri dauke? Bost liburu proposatu dotxuez jendartin komentateko, bost hillabetitako (urria, azaru, otsaille, martxoa eta maiatza) azkan zapatutan goxeko 10 etatik 12 xak bittartin, Udal liburutegixan batuko diz Joxemari Urteagak zuzendute. Hasteko, Eider Rodriguezen ERAIKUNTZARAKO MATERIALA liburu ixango da lelengoko, urrixak 29xan. Idazli bertan eongo dala baieztatu dabe. Lotsak etxin laga eta anima!

KRESALA K.E. Andramaxetako ekimenak prestaten!

Aurtengo jaxetako KRESALA kultur elkartik antolatu dotxun ekimenan barri emozku. Urteroko kontu de antolatzen daben tanborradi ta bertan parte hartzeko entsaxuk Abuztuak 8, 9, 10 eta 11an eingo diz kofrai zaharreko 3. solairun arratsaldeko 7 retan hasiko dizenak.

Beste alde batetik, Arrantzale egunin Kafeko atzin eingo dan erromeixan parte hartu nahi ixan ezkeo eta ahaztute badakazuz edo ta hasi barrixe bazaz euskal dantzetan, entsaxuk antolatutxuez Abuztuan 8, 9, 10 eta 11 eako arratsaldeko 8 etatik aurrea Kofrai zaharreko 3. solairun. Jaxe danok etxen douelako, hartu parte jaxetako ekimenetan!